Mutriku (Gipuzkoa)

Gregorioren eskola garaiak

Gregorioren eskola garaiak <p>Beraien burua aurkezten dute. Gregorio Zumalakarregi kalean jaio zen; umetako denbora gehiena moilan pasatzen zuen. Eskolan Beheko plazako Don Marianorekin eta maristekin ibili zen lehenbizi; gero, kofradiako eskolan eta "hermanoetan" ere ibili zen. Kofradiako eskola marinelen umeentzat zen; maisua nor zen aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraien burua aurkezten dute. Gregorio Zumalakarregi kalean jaio zen; umetako denbora gehiena moilan pasatzen zuen. Eskolan Beheko plazako Don Marianorekin eta maristekin ibili zen lehenbizi; gero, kofradiako eskolan eta "hermanoetan" ere ibili zen. Kofradiako eskola marinelen umeentzat zen; maisua nor zen aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehenengo esaten badidazue izen-abizenak eta noiz jaio zineten.
-Gregorio Arreitaonaindia Ulazia. Jaixo nintzan “el año treinta y tres”, eta “veinte de setiembre”, hillan hogeixan setienbrian. “El año treinta y tres”. Osea ke dakat hirurogeta hamalau, hamabost oraintxe in bihar.
-Mutrikun jaioa?
-Mutrikun jaixo nintzan, Zumalakarregi kalian, Zumalakarregi 1, pixua ez dakit zenbagarrena dan, bosgarrena-o.
-Ni Joxeba Andoni Andonegi Arruabarrena. Ta jaixua ba Mutrikun. Vicealmirante Txurruka. Erdiko Kalian. “Número ocho”, bigarren pisuan.
-Ze urtetan?
-Urtia “mil novecientas treinta y tres”, eneruan hamabostian.
G: Bixok gitarristak.
-Orain esango didazue, Zumalakarregi kalia esan didazu, zela akordatzen zan txikittan zelakua zan kale haura-ta.
G: Bueno, mollan gu, esate baterako mollan jaixo giñan, ta gure bizitza zan molla egun, goiz guztian eta atsalde guztian eskolara jun arte-o, txikixak giñala ba molla. Eta gero pixkat hasi giñanian eskolara juten giñan, lelengo juten giñan Beheko Plazako Don Marianokin ibilli nintzan. Gero Maristak zeozen Mutrikun-ta hara juteko pixkat rekomendaziua bihar zan eta gero etorri zien hermanuak, Hermanos de Instrucción Cristiana, eta harekin sartu nintzan Beheko Plazatik. Gero ibilli nintzan mollan, Otxoakin Kofradixako eskolatan, eta handik jun nintzan erdiko kalera, hermanuak zeozen, Maristak, eta jun giñan hara. Eta hortxe hamahiru urte arte eskolan ibilli giñan.
-Eta mollan esaten didazu Kofradixan zeuala eskolia...
G: Kofradixa zaharra. Oraiñ esaten dizoen Kofradixa zan han lehen eta hor zauan eskolia mariñelen umientzat eskola bat, eta hor ibiltzen giñan mariñelen ume danok jeneralmente. Horko maixua zan Otxoa, gizon haundi bat, ta haura egoten zan Margariñian ospedauta, hementxe Mutrikun bizi zan, eta hortxe ematen zigun eskolia ume danoi maixu batek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia