Mutriku (Gipuzkoa)

15 urterako marinel eginda

15 urterako marinel eginda Moila nolakoa zen azaltzen du Gregoriok. Herrian italiarren lantegi bat zegoen eta 9-10 urterekin, eskolatik irtetean, arratsaldeetan, hara joaten ziren lanera, arrainei burua kentzera. Gutxi bazen ere, sos batzuk ateratzen zituzten lan horrekin. Aitak nahi ez bazuen ere, 13 urterekin itsasoan hasi zen lanean txalupa-mutil modura. 15 urterekin marinel egina zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Moila nolakoa zen azaltzen du Gregoriok. Herrian italiarren lantegi bat zegoen eta 9-10 urterekin, eskolatik irtetean, arratsaldeetan, hara joaten ziren lanera, arrainei burua kentzera. Gutxi bazen ere, sos batzuk ateratzen zituzten lan horrekin. Aitak nahi ez bazuen ere, 13 urterekin itsasoan hasi zen lanean txalupa-mutil modura. 15 urterekin marinel egina zegoen.

Transkripzioa

-Orduan Moilla Berri eta Moilla Zahar igualak?
-Bai, Molla Berrixa eta Molla Zaharra igualak, baiña zauan beste moilla bat, hor (...) etxiak daozen, hor zauan beste moillatxo bat, eta bentak eta danak izeten zien hemen kontxa barruan, porke barkuak’e txikixak zian eta horra juten giñan eskola baiña egun guztian egoten giñan arraiñ tartian porke arrain danak deskargatzen zittuen hementxe egun guztian. Orduan bixigua-ta harrapatzen zan neguan, bixigua ondo harrapatzen zan. Eta barku danak ibiltzen giñan kordoban pixutan. Eta guk txiki-txikitatikan palpatu gendun itxasoko dana gresala. Primaberan antxoia, gero umiak giñala juten giñan burua kentzera, eskabetxa; eta hemen Don Josen fabrikia zauan, italianuen hori, eta hor eskolatikan atsaldetan askotan –arkupian onduan–, eta askotan atsaldetan-ta juten giñan lanera burua kentzera. Ume txikixak, hamar urte ta, beratzi ta hamaika-ta. Eta harrixak ipiñi hanka azpixan, mahaira aillegatu eziñ-ta, harrixak ipiñi azpixan da hantxe burua kentzen danok. Ematen zigun ez dakit zenbat, asko ez orduan, ez dakit zenbat txotx txiki, baiña etxera eramateko amorratzen gu diru hauraxe. Eta hoixe zan gure umetako hori. Gero hamahiru urte... Beti lanian. Eta behin hamahiru urte kunplittu genduenian ia itxasora begira. Porke gurian gaiñera amak ez zoan nahi, aittak ez zoan nahi ni itxasora juteik, eta nik ez noan ertetzen barkutik, txiki-txikitatik hauraxe ikusten noan-ta. Etxian beti barkua-ta. Eta hamahiru urtekin hasi nintzan itsasora. Orduan hamahiru urtekin, eskolatikan hamalau kunplittu gabe itsasora txalopa-mutil. Lelengo hasi nintzan neguan tretzak eta karnatatu lujan-ta, hori hasitta geozen hamar urterako tretzak karnatatzen, baiña gero hamahiru urtekin ia txalopa-mutil, barkuko txalopa-mutil. Eta hasi giñan hori, eta gero itxasora juten giñan primaberan-ta abar ta. Ba ia hamabost urtekin-ta mariñel normala eindda. Osea, mariñel-mariñelak eindda.
-Aita mariñela al zan?
-Bai, etxian gero barkua gendukan eta aitta patroi ibiltzen zan, eta aittakin ba, esan dotena lehen, ez zidan lagatzen harek itxasora juten, ez zoan nahi itxasora juteik nik, estudixatzia nahi zoan-ta, nik itxasora nahi beti ta. Eskolia ihes eindda sartzen nintzan igual barkuan itxasora jun baiño lenuo ezkutauta eta ertetzen nun itxasuan. Aittari ertetzen nion: “Nun dabill oain hau baiña!”. Eta itxasuan. [...]

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia