Soraluze (Gipuzkoa)

Ahizparen ezkontza gerra sasoian

Ahizparen ezkontza gerra sasoian <p>Ahizpa zaharrena ezkondu egin zen gerra sasoian, 19 urterekin. Bankete ederra egin zuten: sardina-latak eta. Senarra arotza zen, eta frontera joan zen. Gorbeiatik hankak izoztuta bueltatu zen. Hegazkin bat nola bota zuten; korrika joan ziren denak pilotu alemanarengana, amorratuta, baita koinatua ere. Orduan osatu zen!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ahizpa zaharrena ezkondu egin zen gerra sasoian, 19 urterekin. Bankete ederra egin zuten: sardina-latak eta. Senarra arotza zen, eta frontera joan zen. Gorbeiatik hankak izoztuta bueltatu zen. Hegazkin bat nola bota zuten; korrika joan ziren denak pilotu alemanarengana, amorratuta, baita koinatua ere. Orduan osatu zen!

Transkripzioa

-Uste dot zure aiztia ezkondu ein zala sasoi hartan
-Zarra, zarrena. Bai.
-Zarrena. Ze edade zeukan?
-Diecinueve...
-Diecinuevekua zan? Artian gaztia orduan, ezta?
-Diecinueve.
-Hemeretzi urte?
-Bai, hemeretzi urte. Eta ze jan [giñuan], ai, bankete bat ederraua!
-Bai?
-Sardiña zarrak, sardiñak hor botetan eta Sidra el Gaitero. Hori ez dakit /eztakit/ nun billau zeban aittak, ez dakitt /eztakitt/ nun. Eta hori asko zan, jolin!
-Lujua orduan.
-Lujua. Sardiñak eta. Puf, vaya banquete!
-Gizonak ez zeukan soldau joan biharrik, frentera joan biharrik edo holakoik?
-Beranak? Bai. Zan "carpintero". Arotza, arotza; eske ahaztu eitten jataz. Arotza zan, eta eitten zeban; bueno, Bilbon ez dakitt ze eitten zeban. A, Bilbon frentera joan. Eta /da/ etorri zan hankak izoztuta del Gorbea. Bai. Eta /da/ alkolakin-eta /-da/ egunero emoten-eta; ezin zan ibilli.
-Etorri jakon bere onera hankia edo?
-Behiñ etorri zan han gendela, balkoian gendela, abioi bat. Baiña bajo-bajo-bajo. Han trena eta zer bat dao, tunel bat, eta /da/ hantxe parian jausi in zan abioia. Tirua bota ta. Jausi in zan eta bat, aleman bat, eta bera beera jausten eta tiruak botatzen. Harrapau zeben, joan antxintxiketan. Nere koiñatua orduantxe hasi zan antxintxiketan eta ezta geratu be. Ja-ja-ja. Dana pasau jakon.
-Pasau jakon amorruakin, ezta?
-Amarruakin dana pasau.
-Pilotu horregana antxintxiketan.
- Bai. Zela baiña! Gu barrez.
-Zuek ikusi ziñuen?
-Bai ba. Gu balkoian.
-Balkoian. Parian tokau orduan, ezta? Kasualidadia.
-Eta tunela zan gure aurrian, aurrekaldian. Eta han doia gure Eduardo antxitxiketan. Baiña zela baiña! Jo!, haren amorruakin. Harek zeukan amorrua!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia