Donostia (Gipuzkoa)

Mutil ugari aukeran

Mutil ugari aukeran <p>Mutilekin dantza egiten zuten, eta etxera laguntzen zieten. Errespetua zegoen. Batzuek bidean bidaltzen zituen. Dantzak. Kanpoko neskak etortzean, haiengana joaten ziren mutilak. Gonbidatu egiten zuten mutilek. Aste Nagusiko errebistak. Jantziak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilekin dantza egiten zuten, eta etxera laguntzen zieten. Errespetua zegoen. Batzuek bidean bidaltzen zituen. Dantzak. Kanpoko neskak etortzean, haiengana joaten ziren mutilak. Gonbidatu egiten zuten mutilek. Aste Nagusiko errebistak. Jantziak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta esan dezu lehen geizki ikusiya zeudela… gauza asko zeudela gaizki ikusiyak. Eta mutillekin dantza itia ondo ikusiya zeon ala..?
-Bai, bai, dantza.
-Hori bai?
-Bai, dantzan ta /da/... baiño errespetoz, e! Bai, geo mutillak laundu ite(n) zizuen etxea. Ordun mutil faltik ez zan /etzan/ izaten. Ordun... neska baiño gehiyo zan mutilla. Oain neska sobra iruitzen zait dola. Baiña ordun, garai haitan mutilla asko, asko...
-Bazeon elejitzeko, orduan.
-Bai, bai, bai. Jesuuuus! Aukera haundiya zan. Bai, bai, bai. Ez zan /etzan/... ez ziñan /etziñan/ eozeiñekin´e atrebitzen, baldin bazatorren launtzen ta /da/ bate heldu be o hola bizkarretik pixkat egoki pasiatuz etxea launtzen bazizun, hua hurrunguan etortzeko harrekin konforme. Baiño beste bat o... birian bialdu bihar izate(n) nittun! Eozin e... hasten zian eozein zean ta /da/ bialdu ite(n) nitun erditan, e, bai ba!
-Eskuluziak´e bazian orduan.
-Bueno! Aprobetxamentua. Gaiñea, ordun, e emakumia baldin bazan baltzian e, ba ezta… ordun jesus, baltziak zenbat, tango diala, zea pasodobliak diala, bakizu ze musika jotzen zan Hernanin. Jo, hola eoten zan. Eta arrimatze(n) bazan: “Bua, hoik... Hoi arrimatze(n) dek!”. Petxo haundiya baldin bazan ez takit zer. Denak bazuen… hankamia bazan, loriya bazan… ordun dena haundiya bihar zan /bihartzan/. Pantorrilla earrak, petxua ona… baiño gu umiak izaten giñan. Baiña korrientiak behintzat. Eta bueno, azkenian, ibiltze(n) baziñan eo eozin… geo etortze(n) bazan, kanpotikan etortze(n) neska bat, alemana o Inglaterra… o inglesa, gehiyenak animalik baiño okerrogo. Harrena jute(n) zien. Hemengo neskak ya uzte(n) zituen askok. Ordun, Hernanin, e. Baiño gaiñekuan e… aukera zenun, ta oso mutil jatorrak ibiltze(n) zian. Neskak nahi bazun… oin beak ite(n) zien iñular aldea arrimatzen zian, ta beak lagunarte apai-meriendak ite(n) zituen, ta ordun mutillak, gaiñea, gonbidatu ite(n) zizun. “Nahi (de)zu nekin apaldu?” o zerbait beti… o “revista” bat ikustea, Donostia askotan jute(n) giñen gu… zeak ikustea, e, Semana Granden ta /da/ bakizu etortze(n) zian “revistak”. Eta… ateatze(n) giñan, baiño ondo, ondo…
-Ze “revista”, ze…?
-Bueno, ordun, ze esango (d)izut! Aiii… Cantiflas ta. Geo beste “revista”-k, ba hoi pelikula zan baiño… Hor, e, ibiltze(n) zianak… “Revistak” eite(n) zituenak ordun garai haitan... Nola da? Hankak okertuta nola ibiltze(n) zan ze hoi? Ze izena dun horrek? Oi, oain momentuan ez zait /etzait/ goatzen.
-Baiña aktoren bat?
-Bai, aktoriak´e bai ordun asko... bueno, “revistak” ikuste(n) genittun tarteka, eta gañekuan Donostia pasiatzea, baiño ondo jantzita jun behar zenun, e! Ordun trajiakin eta zapatak takoidunakin beti.
-Bai?
-Bai, bai, bai. Ta etxea etortzeako hanketako miñakin azkenian. Klaro, oiñez etorri bihar izate(n) zenun. Tranbian jeki eta geo tranbian jeki ta geo txalupa pasa behar zenun, bestela oiñez etorri bihar zenun Martutenetik basarria. Ta zapata takoidunakin aixe ibiltze(n) ziñan, baiño pasa... nekatu´re... o pasara eman´e hankairi ematen ziñozun, e. Ondo, ondo jantzi behar izate(n) zan, e! Uuu, ez pentsa, Donostia erozein bezela... ta bai eozein tokira ere...
-Txanelera igotzeko takoiak kendu behar igual...
-Bueno, bai, takoiyakin´e bai. Bai, ibiltze(n) giñan, bai, bai. Salta, ta aixe ibiltze(n) ziñen. Ta /da/ ohittu ite(n) ziñan. Geo portua zan be.... zeakin lotu, lotzen giñun txanela, eta ordun, e, arrimatzeko eta koxkan bat eo, pixkat balantza ingo zenun, baiño ez, ez, ez. Errex ibiltze(n) nitzan. Lur zuzenen baiño hobeto. Egitan, e. Ohittu, urian.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia