Segura (Gipuzkoa)

Musikarekin jendea kontrolatu ahal izango zutelakoan...

Musikarekin jendea kontrolatu ahal izango zutelakoan... <p>Dantza lotua egiten zuten, baina, behin, zigor gisa, beste musika estilo bat ekarri zuten Segurara. Orduan, gazteek protesta egin zuten, eta abesti guztiak lotuta dantzatu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dantza lotua egiten zuten, baina, behin, zigor gisa, beste musika estilo bat ekarri zuten Segurara. Orduan, gazteek protesta egin zuten, eta abesti guztiak lotuta dantzatu zituzten.

Transkripzioa

-Eta agarrauan hemen ittea ba al zeon, Seguran?
-Bai, bai, ta baten holaxe e agarrauen ein gendulako hurrengo San Juanetan ez ziguen ekarri zeaik, musika hori.
-A bai?
-Eta, bueno, eta ekarri zittuen galle, zea gaiterok, “Estella, gaiteros de Estella”, eta hala, ta alkar hartu gendun, ta esan gendun “bueno suelton bat ere ez, ein behar deu e danok agarraue, danak agarrauen, jotzen duena jotzen duela”. Gehio ez zuen ekarri gaiteroik! [...] aizu, gazte denboran, han baltseon iñatio ze pekatu ingo zan ba!
-Bai ba.
-Ta zenbaitt eta hobeto in baltseoa hura nahiago. Baiño halakoxek zien.
-E eta hori in zizuen e San Juan batzutan?
-San Juan bai.
-Agarrauen iteati?
-Agarrauen in gendulako aurreko urten agarrauen in gendulako hurrengo urten gaiterok ekarri zittuen.
-Ta hori alkatek esan zun? Hala izan behar zula?
-A, jendea kejau zalako, alkatei esan ingo zien.
-Ta zein kejau zan ba?
-Bakizu!

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia