Lekeitio (Bizkaia)

Tabernara barik, Talan musika barik baltseoan

Tabernara barik, Talan musika barik baltseoan Emakumeak ez ziren tabernetara sartzen, baina mutil-lagunarekin irteterakoan zer edo zer hartzen zuten. Talara baltseoan joaten ziren beraien kontura, musika barik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumeak ez ziren tabernetara sartzen, baina mutil-lagunarekin irteterakoan zer edo zer hartzen zuten. Talara baltseoan joaten ziren beraien kontura, musika barik.

Transkripzioa

- Noizien behin joango ziñien San Antoliñetan-edo gizonaz?
- Bai. Gizonaz nahi bazendun egunin-egunin. Baiña gero, ez neban urten be eitten. Guk eitten genduan, astin-astin urten sei parejak. Urteten genduan ta orduan ba, zelako izena esaten eutsen hari edaridxari?
- Bermuta?
- Ez. Lodidxe izaten zan. Kañie be ez. Hori zan beste izen bat eukan. Ta haxe, gozue izeten zan-ta. Kinkerrenkoie-edo ez dakit ze izen eukitten eban. Bestela etxien. Gero eitten genduan, horra Talara juan, Talan balseuan geure kontura.
- Musika barik?
- Musika barik.
- Umoria!
- Umoria. Sei lagun izeten zan. Bueno, Paul Grande, ezautu dozu? Paul Grande ezautuko zendun. Pablo [Sant…nekua].
- Bai Urtzi Ta Egoitz Akarregin ta aitxitxa.
- Akarregi zan. Harek beran zapatilla handidxakin: “Koñe, ez dotsut gehidxo zeuri lagunduko. Ein ondo. Kaderak erabili ondo”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia