Lekeitio (Bizkaia)

Bapore bakoitzak bere taberna

Bapore bakoitzak bere taberna <p>Taberna ugari zeuden herrian, baina emakumeak ez ziren sartzen. Baporeetako partilak ere tabernetan egiten ziren; itsasontzi bakoitzak berea zuen. Beraien baporearen partiketak Nikolasenean egiten zen, gaur egungo "Gazte leku" tabernan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Taberna ugari zeuden herrian, baina emakumeak ez ziren sartzen. Baporeetako partilak ere tabernetan egiten ziren; itsasontzi bakoitzak berea zuen. Beraien baporearen partiketak Nikolasenean egiten zen, gaur egungo "Gazte leku" tabernan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jesusa, tabernak be sendo egongo zirian, ezta? Kantie be, badao ta…
- Bai. Tabernia ba…
- Zuentzako?
- Koittaduk ez euken besterik. Haxe txikitue hartzen juten ziren. Gutzako ezebez.
- Baporeko partillak be, tabernetan eitxen zirian, ez?
- Bai, tabernetan eitten zin ta kuartilluk eitten eben.
- Ta ze taberna eon zien?
- Tabernak asko. Bakotzak beran tabernak eukitten ebezen-ta. Enbarkaziño bakotzak tabernak eukitten ebazen. Ta tabernerik saltzen ebazan ardaua. Bueno, hareri emoten eutsen ardaua, baporetik kobraten eben.
- Izenekin-ta akordetan zara? Ze euken baporian izena eukitzen eben tabernak?
- Ez.
- Uzabana edo igual?
- Izenik ez eben eukitten. Jaubiena bai.
- San Pedropekue zelan zan? Hori…
- Kai ganekua. Kaiana. Bai, holaintxenik…”Aitta guria” eukan harek.
- Izena “Aitta guria”, eukan?
- Ez. “Aitta Guria” baporak baporak eukan “Aitta guria”.
- Ta zeuen baporin zera, nun eitxen zan? Zein tabernatan eitxen eben?
- Nikolasenian. Geure han. Lehengusu karnalak ziri lez gure aitta-ta, hantxe.
- Nun euan tabernia?
- Zelakue da? Geure Gotzoneneko tabernia…?
- Apalloa.
- Apalloa, daon aurrien.
- Arritxun.
- Arritxun aurrian daoena.
- Gaztelekun, ordun!
- Gaztelekun, Gaztelekun geunkagun guk tabernia.
- Ordun zelan zan, izena?
- Izena Nikolasenekua. Bai. Berena zan ta.
- Ta hor andrak, andrarik ez ezta? Dana gizona? Ta andrak?
- Dana gizona.
- Andrak bitxartien nun? Etxien?
- Etxien andrak. Etxien nahi dan beste bihar eitten.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia