Lekeitio (Bizkaia)

Partila eta jornala harrapatutakoaren araberakoa

Partila eta jornala harrapatutakoaren araberakoa Aitaren baporean dei egiten lan egiten zuena amari ematen zion. Jornala ez zen finkoa, arrantzaren araberakoa baizik. Lekeition dei egiteko andre bakarra egoten zen; Bermeon, ostera, bi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitaren baporean dei egiten lan egiten zuena amari ematen zion. Jornala ez zen finkoa, arrantzaren araberakoa baizik. Lekeition dei egiteko andre bakarra egoten zen; Bermeon, ostera, bi.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitxen baporin zeuazan dei eitxen?
- Bai.
- Ta paga eitxen eutsuen orduan?
- Keba! Bai, dirua bai. Kobraten neban nik hori. Ta amari emoten neutsan nik. Jan eitten gendun bertan-ta.
- Zenbat kobraten zendun? Zenbat emoten eutsuen?
- Segun ze atrapetan zan. Atrapaten zana.
- Partillia zan atrapetan danan arabera?
- Bai. Partillie eitten zan halantxerik.
- Ta dei eitxeko, andrazkoak bakarrik ibiltxen ziñien? Dei eitxen andrazkoak bakarrik?
- Bakotzak andra bana eukitten eben.
- Andran biharra zan?
- Gure nire sasoian itsasora juteko, dei eitxeko nire sasoian andra batek. Gero ipini eben andra bi. Ta gero telefonotik. Bermion bi, baiña hamen,bat.
- Ta sarein-ta ibili zara biharrian?
- Ez. Sarein ez. Antxoan be bai; burua kentzen ta edonun ibili naz baiña. Ba hor konpon!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia