Gabiria (Gipuzkoa)

Sagarrak saltzeko trikimailuak

Sagarrak saltzeko trikimailuak <p>Jendeak etxean jateko erosten zuen sagarra. Sagarra orduan dozenaka saltzen zen. Sagarrak saltzean, onenak saski gainean jartzen zituzten; haiek saltzen zituztenean, ordea, okerragoak gelditzen ziren, eta orduan erostunekin tratua egin behar izaten zuten saldu nahi bazituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jendeak etxean jateko erosten zuen sagarra. Sagarra orduan dozenaka saltzen zen. Sagarrak saltzean, onenak saski gainean jartzen zituzten; haiek saltzen zituztenean, ordea, okerragoak gelditzen ziren, eta orduan erostunekin tratua egin behar izaten zuten saldu nahi bazituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jenealen jendek zertako erosten zun sagarra? Etxen jateko?
-Jateko, jateko.
-Erreta jaten zan o gordiñik?
-Gordiñik igoal. Mutikoxkorrak eta zeren lekun ez zeon /etzeon/ janik eta, handik emango zioen koxkorren bat eo, meindatzeko eo, ogie eo. Ogiik´e ez zan /etzan/ garai haitan ta! Jateko.
-Gogon daukezu ze prezio zun sagarrak ordun?
-Joe, nik ordun… Preziok… hoixe ez dittut ba nik ondo jaso, zenbat... Nik, esto… Klaro, dozenaka saltzen zan, dozenaka. Orduko mentalidadea, gaur kiloka eitten da, baiño ordun dozenaka, kiloka ez zan /etzan/. Guk beti dozenaka saltzen gendun sagarra. Ta, lehen esan dizut, bi zexto izaten zien, asta-zextok esaten zitzaion, xexto espezialak izaten zien astokin ibiltzeko, luze antxekok. Geo erdin, lehen esan diana, esku-xextoa esaten zitzaiona, hure. Sagarra, beti, hemen ama zanak eo, nik sekula ez saltzeko sagarrik jarri baiño, ama zana ta beste batzuk sagarra, hak jartzen zuen, xexton lehenengo azpin txiki xamarrak; geo pixkat haundixeoa; ta gaiñen, haundiñak. Ikusi zezala ona. Sagarra itxurazko ona nahi zona, hure beti goizago jungo zitzatzun erostea, eta harek, klaro, onenak eamaten zittun, paatu’re bai, ta gero handik behera txikigok eoten zien ta komerik. “Bai, hori, prezio hori, onenak eaman dittu horrek. Hor txikigoa dau”. Tratue ein behar izaten zendun. Tratue, buenoo. Ta, gero, Oñatin, hautza juten giñen ta, geo handik onea sobratzen bazazun ezin ba, nola ekarriko ziñuzen ba sagarrak atzea, lehen etxen sagarra besteik ez zenduken /etzenduken/ ta. Eta han andrak ibiltzen zien, beida beti, azkeneko zea horik, merkego emateko. Ta hala esaten ziuen oñatiarrak han ibiltzen zienak: “zematian, zematian”. Ba, hainbesten. “Eeeee! Ez, eman beharko dezue /beharkozue/ merkego, hamabixak dia ta”. Hamabik ziela ta, ia hamabik-hamabittarditako bukatzen zan ba, merkaue, ta “hamabixak dia ta, eman beharkozue, merkeago, eman beharkozue”. Hala izaten zan. Beharko eman, geo, azkeneako. Hala izaten zan. Garai hartako kontuk horik zian. Ta, zuk esaten dezu /esatezu/, prezioa. Dozenaka izaten zan, ta ze sagar zan, nola zan. Ni akordatze naiz, aston lehen esan dittuan sagar horik hiru duro, hiru durotik, hor, o lau duroa bittarten, hola izango zan. Astokin junda hautza. Dirue zan garai hartan e, duro bat dirue zan ta. Zuk esango dezu, hiru durokati, aston eamanda, e? Hor ibiliko zan. Oaiñ, lehen esan deana, sagar onak baldin bazian, ba, haik, Gabon ingurun ta, haik dirue ondo. Garai hartako bizimoduako sagarrak asko salbatu giñuzen gu hemen. Sagarrakin, diru asko. Bo, asko, garai hartaako behintzat.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia