Sagarrak saltzeko trikimailuak<p>Jendeak etxean jateko erosten zuen sagarra. Sagarra orduan dozenaka saltzen zen. Sagarrak saltzean, onenak saski gainean jartzen zituzten; haiek saltzen zituztenean, ordea, okerragoak gelditzen ziren, eta orduan erostunekin tratua egin behar izaten zuten saldu nahi bazituzten.</p>