Gabiria (Gipuzkoa)

Lehengo zuhaitzek, batere zaindu gabe, sagar onak ematen zituzten

Lehengo zuhaitzek, batere zaindu gabe, sagar onak ematen zituzten <p>Hainbat fruta-arbola izaten zituzten etxean. Garai hartan ez zegoen zuhaitzak zaindu beharrik, onak ateratzen baitziren berez. 1935ean zuhaitzei botika botatzera etorri zen mutil bat aldunditik, baina ordurako sagarrak oso onak ziren. Sagar mota bakoitzaren zaporeari buruz hitz egiten du. Sagar gezak eta gaziak. Sagar geza sagardoa egiteko izaten zen.</p>
Txertatu bideoa:

Tamaina:
480 x 360
640 x 480
960 x 720


Hainbat fruta-arbola izaten zituzten etxean. Garai hartan ez zegoen zuhaitzak zaindu beharrik, onak ateratzen baitziren berez. 1935ean zuhaitzei botika botatzera etorri zen mutil bat aldunditik, baina ordurako sagarrak oso onak ziren. Sagar mota bakoitzaren zaporeari buruz hitz egiten du. Sagar gezak eta gaziak. Sagar geza sagardoa egiteko izaten zen.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
Data: 2010(e)ko irailaren 11a
Iraupena: 0:02:33
Erref: GAB-006/007
Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
Gaia(k):

Transkripzioa

-Beste fruta-arbolaik bazenduen?
-Bai. Fruta-arbolak? Oain guk eztauku frutaik, baiño. Aran garaien aranak, keiza garaien keizea, eta danetatik fruta.
-Zein ibiltzen zan fruta-arbolak zaintzen?
-Zaindu! Zaindu! Garai hartan ez zan zaitzen arbolaik, e. Nik ez dakit oain. Oain dana zaitzen ez bazu ez daukezu ezer. Sagarrak guk hemen, eta guk bezela gehiagok hemen hartzen zien sagarrak. Ni gogoratzen naiz urte baten, bai, tratatu bat eman zitzaiola. Treintaiseisko gerra hasi baiño urtebete lehenau izango zan. Diputaziok ipini zon zean bat, arbolai emateko jeneroa ekarri zon, ta ni gogoratzen naiz hemen mutil bat, baserriko mutil bat izendatu zuen, ta botika botatzeko tresna hori bizkarren hartu ta hemen nola ibili zan inguruko baserritako sail danai botatzen hori. Baiño gaiñantzen ez zitzaion ezer ematen arbolei, ez adarrik kendu’re. Baiño ze sagarra izaten zan! Ez dakit ba nik hor zer gertatu dan.
-Gaur baiño komeri gutxigokin hazten ziela.
-Bai. Baiño jenero ona gaiñea. Ta gaiñea, esaten nizuna, zenbat sagar klase zeren. Gazilokea ere bazan, zuri-zurie. Gazilokea esaten zitzaion, ta gazi xamarra zan. Baiño bitzen zendun, ta ekartzen zendun ganbaraa, gora, ta gero handik bittu ta hillabete batea eo hue gordiñik jateko, bueno, mantekea bezelakoa izaten zan, zoragarrie. Txori sagarra, txori sagarra zan gozoa, sagardoa eitteko ta ibiltzen zana, baiño jateko’re ikeragarri gozoa. Txori sagarra. Mokotxoa; hori ia beranduagoko, mokotxoa, mokotea, hori zan goorragoa, hori ia azkeneako izaten zan, baiño hue’re ona izaten zan.
-Gozoa?
-Gozatzen zan gero’re, baiño hain gozoa ez. Hori ia zien, esaten giñun, sagar “gezea”, gozoi esaten zitzaion “gezea”, eta bestei esaten zitzaion “gazie”. Gezea ta gazie. “Hori gezea dek”, esango zizun, “hori sagar gezea dek, hau gazie dek”. Gezea hori izaten zan jeneralmente sagardotako, sagardotako izaten zan hori.

Egilea(k): Aimar Maiz



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia