Azkoitia (Gipuzkoa)

Garia, artoa eta "patxetako" sagardoa

Garia, artoa eta "patxetako" sagardoa <p>Etxe ondoan baratzea zuten eta denetarik hartzen zuten. Garia eta artoa ere hartzen zituzten. Garia igitaiarekin mozten zuten. Sagar eta gerezi arbolak ere bazituzten eta "patxetako" sagardoa egiten zuten. Zer zen eta nola egiten zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxe ondoan baratzea zuten eta denetarik hartzen zuten. Garia eta artoa ere hartzen zituzten. Garia igitaiarekin mozten zuten. Sagar eta gerezi arbolak ere bazituzten eta "patxetako" sagardoa egiten zuten. Zer zen eta nola egiten zuten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zeaik bazeukezuen, baratzaik bazeukezuen?
- Baratzie bai.
- Bai?
- Baratzie beti.
- Eta gariik eta...?
- Gari asko eitten genun, gari asko; gariye ta artue ta,erremolatxak eta danak. Gu laboretik bizi izen giñen beti, laborie asko itten zan. Oin, gariye generalien ez zan on-ona izeten, ez zan /etzan/... porke lastue´re haundiye hazten zan ta gero haizie o egualdi txarra o beti... beti eroi itten zan gurin. Oin, artue-ta ona izeten da /izetea/. Zan. Ona izeten zan. Baiño gariye askotan frakaso antza ematen zun azkeneako. Bai. Eroi itten zan. Ta iteyekin ebaitzen giñuzen guk ordun, e!
- Iteyekin.
- Iteyekin. Iteyekin gaur´e ebaiko nuke nik gariye! Mutil-koskorra artien ta tak! anaiekin-ta batea, hartu iteye ta han illeran jardun ber izeten nun nik, e! bero galantakin. Ordun ez zan bakazioik izeten, oain bezela gaztik ez zien...
- Beharko!
- Ez giñen ordun... Bueno! Ordun... ordun gogor... gogor hezi giñuzen gu, gogor. Ta gure aurrekuk eta gogorro oindik.
- Fruta arbolaik-eta bazeukezuen?
- Sagar pixket izeten zan eta keixe batzuk, ostin ez zan frute arbola asko gurin.
- Sagardoik-o itten zenuen etxen?
- Patxetakue, patxetakue
- Zenei esaten ziozun patxetakue?
- Patxetako sagardue, basarriyen patxetako sagardue izeten da /izetea/. Zan, izeten zan, oin gauzek kanbiyaute daude oin ekarri eitte deu. Baiñe... eitten gendun: aska bat zan, aska luze bat, botatzen gendun sagarra hara eta hola kertendun mazo batekin jo-ta zapaldu...
- Zapaldu.
- Zapaldu. Eta haure zapaltzen zanin, ba, barriken sartu ta urez bete. Hainbeste sagar; [berriz´e], konparaziorako, 200 litro ein ber badittuzu, oin ez naiz momentun akordatzen zenbat sagar izeten zan, baiña hainbeste sagar sartu barriken eta gero urez bete ta han eoten zan haure irakitten denborale baten. Baiño haure eraten gendun gustoa.
- Sagarra, ze sagar klase?
- Harrapatzen zana. Errezille askotan eoten zan gurin, errezillekin eitten gendun guk. Pixket bizitxuo ertetzen du /ertetzeu/ horrek.

Egilea(k): Amaiur Astigarraga (Azkoitia BHI) , Malen Segovia (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia