Gabiria (Gipuzkoa)

Bergarara sagarrak saltzera joaten zirenekoa

Bergarara sagarrak saltzera joaten zirenekoa <p>Errezil sagarrak balio zuen gehien. Bergarara ere joandakoa da Nikolas sagarrak saltzera; hara sagar hobeak eramaten zituzten, han jende aberatsagoa baitzegoen. Bergarara oinez joaten ziren astoarekin, bide luzea izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errezil sagarrak balio zuen gehien. Bergarara ere joandakoa da Nikolas sagarrak saltzera; hara sagar hobeak eramaten zituzten, han jende aberatsagoa baitzegoen. Bergarara oinez joaten ziren astoarekin, bide luzea izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Errezille esan dezu bat…
-Errezille, baiño zenbat klase zeren ordun. Lehen esan dizut ba? Errezille zan ia azkeneako gelditzen zan, hue sanoa. Diruik gehiena harek balio izaten zon. Gabon ingurue, sobretodo gabonetan ta, garai hartan, gose urtek’e bazian, eta postrek, konpota eitteko ta, izugarrizko zea izaten zan. Baita Bergara’re junda nao ni sagar saltzea. Bi beaje ein nittula uste det. Baiño nere arreba ta horik askotan Bergara. Ta Bergaran sagarra beti hobexegoa eaman behar izaten zan hautza. Oñatin baiño diru gehiau hartzen zan, jendea dirudun gehiau zeon Bergaran garai hartan. Ai naiz esaten milla beatzirehun ta berrogei ta bat, berrogeita bi, horko kontuk ai naiz esaten.
-Bergarara nola joaten zineten?
-Oiñez, astokin. Hemendik horti aurrea, camino real eo esaten dion hori kruzatu, eta juten giñen al cruce de esto, Bergara ta juteko kruzea badau han, Urretxutik...? Hautza. Hari garai hartan deitzen zitzaion Eliasenea, nik ez dakit nundik zeuken izen hori, baiño Eliesenea irten da. Hautza irten, ta geo handik kamiñoz, Deskargatik Antzuolatik Bergara. Beaje luzegoa Oñatikoa baiño hori.
-Aldiko zenbat sagar eamaten zenduen?
-Aston zenbat eamango ziñuzen. Bi xexto, bi xexto dezentek aston, ta geo erdin beste bat, esku-zextoa esaten zitzaiona, bere kirtenakin ta. Hemen badare oaindio. Hor eongo die. Halakoa erdin. Haikin astoa. Astok’e, batzuk astok onak bazien basarri batzutan. Nolako astoa zan. Asto txikie bazan indar gutxi ta, hemendik Bergara-ta jun ein behar zan. Baiño Bergaran sagar onakin dirue hartzen zan garai hartan.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia