Lekeitio (Bizkaia)

"Gora Jaungoikun izenian mezia entzuteko!"

"Gora Jaungoikun izenian mezia entzuteko!" Dei egiteko bi ordu ezberdin zeuden: bata gauez eta bestea goizeko 06:30-07:00ak aldean. "Gora Jaungoikun izenian mezia entzuteko!". Meza egoten zenean, dei egiteko bakarra egoten zen, eta meza entzun ostean joaten ziren itsasora. Bestela, mezarik ez zegoenean, "Gora Jaungoikun izenian itsasora dxuteko!" oihukatzen zen. Bapore bakoitzak dei egiteko pertsona bakarra izaten zuen; gerora bi egon ziren. Urte askoan ibili zen eginbehar horretan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dei egiteko bi ordu ezberdin zeuden: bata gauez eta bestea goizeko 06:30-07:00ak aldean. "Gora Jaungoikun izenian mezia entzuteko!". Meza egoten zenean, dei egiteko bakarra egoten zen, eta meza entzun ostean joaten ziren itsasora. Bestela, mezarik ez zegoenean, "Gora Jaungoikun izenian itsasora dxuteko!" oihukatzen zen. Bapore bakoitzak dei egiteko pertsona bakarra izaten zuen; gerora bi egon ziren. Urte askoan ibili zen eginbehar horretan.

Transkripzioa

- Ze ordutan izeten zan hori?
- Segun bapora izaten zan. Baten pasa jaten, hari, baporan urteten eben, zelako izena dauka berak? Gransolbes. Holakoxe izena eukan. Urrunao juten zanak, beranduao edo goidxo urteten eban. Bi eoten zin, igual. Batzuk halako bauazan? Alperrik jun bihar izeten zirin horrek txiliña joten. Ta bigarrena zan igual, ez zienak juten. Bigarrena. Bigarrena bazaz, zazpi-sei terdidxak-edo holakoxe orduan.
- Nik pentseten neban goidxao izaten zala?
- Antxobie be. Segun goidxaua be bai.
- Izengo zan eguna eitxen hasten zanaren arabera, ez?
- Ez. Eguna baiño ariñao. Ha eguna izaten zanin, arin-arin izeten zan.
- Ta zelan deitzen zenduen?
- Gora Jaingoikuan izenian, mezi entzuteko.
- Ein zun ointxe.
- Fulano, baia oin zarrauta daukat. Gora Jaingoikun izenien, mezi entzuteko!!! baiña ez daukat, oin ez daukat.
- Ta ze eitxen eben, lehenengo mezatara juten zirian ala dei bi egoten zirian?
- Ez. Mezia eoten zanian, bat eoten zan. Danak entzuten eben mezia.
- Baiña izeten zan deidxa orduan, Jesus Mariantzat Jaingoikun izenian, itsasora juteko edo mezatara juteko?
- Mezetara.
- Dei bi euazan?
- Ez.
- Egun batien, bat, egun…?
- Ez.
- Ama, entzun piskatxo bat.
- Entzun zeuek. Jaidxa, jaidxa etorten bazan ta arin juten bazirian, mezie entzuten zan.
- Gero itsasora.
- Gero itsasora. Ta deittu bihar zenduan: Gora Jaingoikuan izenian, mezie entzuteko. Ta ez bazan deirik joten ta bi, meza bi edo halako bi bauazan be, Gora Jaingoikun izenian mezie entzuteko, ez zendun esaten.
- Zuek esaten zenduen itsasora jueteko?
- Itsasora juteko. Gora Jaingoikun izenian, mezie entzuteko jaidxa zanian.
- Ta bapor bakotxak zenbat dei eitxeko eukitzen ebazan?
- Dei eitxekua bat. Bat. Ni bat izan nitzan, beñipein. Gero ipini eben bi.
- Zenbat denporan egon ziñian dei eitxeko?
- Dei eitxeko denpora nahikua. Ba Gotzone be jaio zan, beitu: solteratatik neuan. Ezkondu nitzan, euki neban Gotzon, Gotzonek eruten eutsan horreri, […ri] lau urte. Ba hamar urte, hor ibiliko zan. Hamar urtian.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia