Jesusa Akarregi Aboitiz MalageƱia
Lekeitio (Bizkaia) (1920)
Biografia
1920ko urtarrilaren 11n jaio zen Almeriako Adra herrian, baina sei hilabete zituela Lekeitiora bueltatu zen familia. Hamaika neba-arrebatatik hirugarrena izan zen, hirugarren alaba, osteko guztiak mutilak izan baitziren. Gerra Zibila hasi zenean hamasei urte zituen, baina ordurako Frantziara ebakuatuta egon ziren bere ama eta beste senitarteko batzuekin. II. mundu gerra hastekoa zela Lekeitiora bueltatu ziren atzera ere. 17 urtegaz, gerra sasoian, Donostiako Alde Zaharrera joan zen neskame lanetan, bere lehengusina bategaz, Lasa-Inda familiarengana. 20 urtegaz Lekeitiora bueltatu zen. Lan ezberdinetan aritutakoa da, armadore familiakoa denez lan guztiak itsas munduarekin lotutakoak izan ditu: kabanan, dei egiten, arrainen deskargan... Lau seme-alaben ama da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-002 | 2009 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute