Lekeitio (Bizkaia)

Lehenengo autoak eta autobusak

Lehenengo autoak eta autobusak Autoak baino lehenago autobusak egon ziren. Egunean bizpahiru autobus irteten ziren Lekeitiotik. Txapartegi txokolategikoek izan zuten gogoan duen lehendabiziko autoetako bat.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-070 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Autoak baino lehenago autobusak egon ziren. Egunean bizpahiru autobus irteten ziren Lekeitiotik. Txapartegi txokolategikoek izan zuten gogoan duen lehendabiziko autoetako bat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hamen Lekitton, lehenengo kotxiek nok ekarri eban edo lelengo…?
- Lelengo autobusak egon zirien, baiña autobusak urteten eben, bi edo hiru. Gehidxen be hiru.
- Baiña kotxe kotxiak? Kotxe txikiñak, lelengokua nok ekarri eban?
- Ez dakit nik.
- Panaderuek, pasteleruek edo, ez?
- Bai, holakoxeren bat.
- Kinkosanenekua lelengo ta gero behintzat, nik ezagutzen dodatenetik, Kinkosanenekua.
- Nik Txapartegiñeko horretxena be bai. Zapateriñakua.
- Horrek zer zirian? Horrek be dendia euken. Txapartegiñekuk, zer euken, txokolateridxa?
- Txapartegiñekuk, txokolateridxa ta beste gauzak be bai. Gure ama abilla zan handik gastaten, Txapartegiñetik. Tiak eukitten eben euron tiak-eta.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia