Lekeitio (Bizkaia)

Merkatu-plaza ondoko errekan garbitzen

Merkatu-plaza ondoko errekan garbitzen <p>Donostian neskame ibili ostean, 20 urte ingururekin bueltatu zen jaioterrira, Lekeitiora. Amari etxeko beharretan laguntzen ibili zen. Bere aitak eta nebek itsasoan egiten zuten lan eta haien arropak merkatu-plaza ondoan zegoen errekan garbitzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostian neskame ibili ostean, 20 urte ingururekin bueltatu zen jaioterrira, Lekeitiora. Amari etxeko beharretan laguntzen ibili zen. Bere aitak eta nebek itsasoan egiten zuten lan eta haien arropak merkatu-plaza ondoan zegoen errekan garbitzen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zenbat urtegaz etorri ziñen bueltan Lekittora?
- Ba Lekittora etorri nitzanien, hogei bat urte-edo baneukazan. Hogei bat urte, hortxe izango zan.
- Ta Lekeittora bueltau ta zer hogei urteaz?
- Gero, harek aiztak ezkondu be ein zirilez, amak etxien ostera be bihar eban nonor. Ta neutzako ostera be kargia. “La carga”.
- Lau mutil arrantzan ebiltzazan. Lau mutillenta arropak-eta euazan.
- Bai. Bat neukan ganera, hangua Gazoikua. Ha handik ibiltten zan-ta. Pedro Juan, ezautu dozu? Julian, Julin motorista, aitta patroia ta gero, ezkondu nitzanin be…
- Harek arenaten?
- Bai. Ezkondu nintzanin be, Gotzone txikiña. Ta ni harek eitten, harek lepoko hazurrak be apurtu ein bihar. Han sartu eskobilla, eskobilla garratzaz ta barrun sartzen zan ha.
- Nun arenetan zenduen, etxian edo errekan?
- Ez, errekan, errekan, errekan. Errekan eitten gendun.
- Nun euan errekia?
- Errekia oin plazia zelan dao? Plaza merkaua? Hantxe erreka edarra.
- Beste iñun baeuan Lekitton?
- Beste bat hor portalian.
- Fraillien albuan, ez?
- Haren beheian juzgau daona? Baiña bera zan hori. Ta gero arbolategidxan. Ene harek arbolak emoten ikaria.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia