Lekeitio (Bizkaia)

Umetatik kabanara lanera

Umetatik kabanara lanera <p>Etxetik kanpo lan ezberdinak egindako da umetatik. Zefalu kabanan ibili zen lanean, bertako jabeak italiarrak ziren. Hiru kabana inguru zeuden herrian. Han irabazitakoa amari ematen zion. Gogoan du amak emandako errealarekin erositako zapata parea. Bera abarketekin joan zen plazara dantzan bere ahizpa nagusiak kendu zizkiolako zapatok.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxetik kanpo lan ezberdinak egindako da umetatik. Zefalu kabanan ibili zen lanean, bertako jabeak italiarrak ziren. Hiru kabana inguru zeuden herrian. Han irabazitakoa amari ematen zion. Gogoan du amak emandako errealarekin erositako zapata parea. Bera abarketekin joan zen plazara dantzan bere ahizpa nagusiak kendu zizkiolako zapatok.

Transkripzioa

- Ta zeuk umiak euki orduko ta umiak eukitxa gero be biharrin segidu zendun etxetik kanpora be bai?
- Klaro, etxetik kanpora be,bai. Etxetik kanpora, kabanan ein naban nik biharra. Ta ume-umetatik eitten neban, hamentxe be umiek be eukitxen nebazan. Libre banaua, kabanara. Ordun italianuk euazan. Italianuk hantxe eitten neban nik.
- Kabana jaubiak zian italianuk?
- Italianuk.
- Zelan eukan izena kabaniak?
- Esto, Zefalu. Nik ein nauena, Zefalu. Zefaluneko kabanan.
- Ze euazan, kabana asko ordun sasoian?
- Hiru-edo bauazan ordun sasoian. Hiru-edo bai.
- Hori zer da, ezkondu aurretik gerri ta gero, ez?
- Ezkondu aurretik. Umiagaztia nitzala.
- Baina gero be, eon zara kabanan?
- Eitten giñian ezkuta, ezkuta ein gaittuzen, gu. Buruk kentzen juten giñien-ta ezkuta. Ze […] ein bihar zenduen hari. Ta umiak harek eskolara, gure sasoko umik eskolara. Ta dirua kentzen eben ba, handidxo zarenian, ein zanian, harek diruk. Erreala kentzen eban “en aquellos tiempos”. Esaten eban: “Zefalu nos quita mucho. Ah! Luego […]”, esaten gaittuzen. Handik handik […].
- Ordun lelengo bidarra kabanara jun ziñanian, ordun ume-ume ziñian?
- Umie nitzala. Ume-umia nitzela. Nahidxo neban nik kabanan ibili eskola baiño.
- Eta kabanan zelako jornala edo eukitxen zenduen?
- Bestiek baiño hiru txori txiki-edo gitxio, baiña.
- Zenbat kobretan zenduen?
- “Tres cincuenta” izaten zan.
- Hiru pezeta ta erdi?
- Ez “tres cincuenta” zan.
- Erreala, bai?
- Errielak zirian. Bakit zapatak erosi nebazana. Amak emoten eustan erriela itsulapikorako. Botaten neban itsulapikora, eruen neban zapatak erosten neuan zapateridxan. Hor, Konpañiko hantxe zelan oin dendie dao.
- Elorzaneko zapateridxan?
- Zapateridxa. Hantxe euan zapateridxa, zapaterua, zapateridxa. Ta erriel, amak emon eustan errialakin jun nitzan zapatak. Gusta jatazan zapatatxuk-eta. Aintziñe eruten zien, neska neska ya handidxak, edadekuak. Ni baiño aiztie zaharrao zanez, “Euzkitze” esaten eutsen zapatak.
- Zelan?
- “Euzkize”. Ointxe zelan eruten dabe harek, argal-argalak haunako takoia? Halakoxia. “Euzkize”. Ta harek euzkizeko zapatak-eta erosi. Ta elegante. Banoie plazara. Nik abarketak jantzi ein nebazen, zapatak ez estropeetako. Banoie plazara ta: “Ene! Nire zapatak!” Arin- aringa etxera negar baten. “Ama, tia Teresak zapatak eroan dittuz”. “Ez dau gehidxaurik eingo holakorik” amak.
- Aizta nausidxauak honen zapatak hartu ta juan zan dantzan.
- Nik abarkatakin. Esaten eustanin gero, barre eitten eban. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia