Donostia (Gipuzkoa)

Eskolan txokolatea eta ogia ematen zieten; jaietako errifak

Eskolan txokolatea eta ogia ematen zieten; jaietako errifak <p>Eskolako liburuak. Merienda ematen zieten eskolan, txokolatea eta ogia. Erdaldunek zer esaten zieten. Goiz eta arratsalde eskolara. Doktrina. Jaietan don Antonio eta don Luis etortzen ziren; errifa egiten zuten beti: gurutzeak, telak... Amak eskuz josten zizkien soinekoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako liburuak. Merienda ematen zieten eskolan, txokolatea eta ogia. Erdaldunek zer esaten zieten. Goiz eta arratsalde eskolara. Doktrina. Jaietan don Antonio eta don Luis etortzen ziren; errifa egiten zuten beti: gurutzeak, telak... Amak eskuz josten zizkien soinekoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-E, bueno… libururik-eta izaten zenuten eskolan?
-Bai, bertan ematen zizkiguen.
-Bai?
-Eta merienda ere bai. Txokolate ta ogiya.
-Han bertan, e?
-Bai, ayuntamientutik o ez takit nola o zeatik… Eta gu goizian ez bagiñan juten ta atsaldian juten bagiñan, zeak, erdeldun o zea… Guardia zibi… Guardia zibilak-eta… Hoik, hoik geo beti eskolan zeren ta /da/. Eta gu, berriz… lana´re in behar gendun nunbait´e ta. “A por la merienda! A por la merienda!”. Txokolate ta ogiya ematen baitzuten atsaldian.
-Eta batzuk horreatik jungo zian…
-Horregatik´e bai! Horregatik´e bai, ta geo ikasi´re iten genun zerbait. Asko ez, baiño… bakizu, bueno. Harekin bizitu gea, hor ikasitakuakin bizitu gea. “A particular” ez gea jun iñoa. Herrin.
-Goiz eta arratsalde juten ziñaten eskolara?
-Bai, ahal genunian bai, ahal genunian bai.
-Eta bazkaltzera etxera.
-Bazkaltzea etxea, bai.
-Eta buelta, eta gero berandu arte eoten ziñaten eskolan, ala…?
-Ez, labak arte eo.
-Laurak arte?
-Bai, labak o bostak o... Eta geo doktriña, dotriña ere bai ta…
-Egunero dotriña?
-E, bai. Apaizak… iya eguneo izaten giñun doktriña guk… Eta jaiyetan, bi apaiz: Don Antonio eta Don Luis. Hoik Antiguotik etortzen zian. Mutillak alde batean ta neskak bestean; baiño bete-betia aurria, e! Zea, komuniyoako-ta doktrina ikasten. Eta jaiyero zeoze ekartzen zuen, rifa iteko. Ba-batzutan ekartzen zuen santuk, hurrena ekartzen zituen… erropa igual, tela, paiñeluak… gauz bat eakutsiko izut, nik oaindik… A, bueno…
-Bai, gero…
-Oain ez dakat… Eta zea, ta geo rifak eiten zituen, eta nei gauza asko tokatu zaizkian, gauza asko.
-Bai, e?
-Gurutzia… Gurutzia, nik doktrinako gurutzia, doktrinan sorte... asmatu nuna o irabazi nuna hor dakat oaindik, e. Ta ne beste... Antoniok, Antonio... Martikorenak bestia zun. Ta hua hil zan /hiltzan/. Haren gurutzia ez takit nun izango dan, baiño harek zun bestia. Geo, telak´e bai soiñekuak iteko… Bakizu, pobre ikusten giñuen apaizak eta jaiyero zerbait ekarri iten zuen.
-Eta tokatu ere bai. Hori ere bada zortia.
Bai, baiño nik uste det /ustet/ tranpa iten zuela apaizak. Premiyik haundiña zekenei tokatzen zitzaiyuen.
-A bai, e, orduan…
-Nik uste det /ustet/ in iten zuela tranpa txikin bat, pentsa… Nik tela, soiñekua iteko ta… Nik… asko tokatu zitzaixkian. Gurutzi hoi´e bai ta… bueno! Ta /da/ amak eskuz josten zizkiun.
-Eskuz?
Eskuz.
-Eta bazekin amak josten, orduan…
-Eskuz josten zitun ta /da/ gu… Hogei urte in giñunian ni harek jositako soiñekokin ibiltzen nitzan. Eskuz josita. Izeba Joxepa eta biyak, gerratik etorrita, eskuz soiñekuk josten ta sobrecamak-eta iten ta… ordun erropak atea zian merke, salduan ta /da/, asko baliyo ez zuenak ta… tela ekarri ta pixkat txukuntzen.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia