Doktrina ikastearen garrantzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: ARE-001/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta eskolatik bueltan etorri ta gero eitten [zittuen] horrek lanok, ala eskolara fan barik? Zelan egitten [zittien]?
- Ez, ez, ez. Ganaua, jeneralien, goixien ibiltten zan ta!
- Goixien?
- Goixetik, goixetik.
- Ba! Eskolie, zera... Eskolie... dotriñie bai! Hamen... jo! Azkoittiko abadiek-eta dotriñie? Dotriñien proporziñuen ikesi [bahu] zera, ingenierotik gorakue [hitzen]. Jo! Dotriñie? Puf! Buruz!
- Ta atzo edo lehengunien esan notsuen nire anaie-ta, ni hareaz faten nitzen beti txarteloi hartzen. Txartela be...
- Jo!
- Bai. Aber, txartelan kontuek, kontau. Kontau!
- Ba esaten neutsen: "Guezan txartela hartzen", ta, ba, [han] fan egin biher txarteloi...
- Pazkuetan, garizumie pasaute.
- Ta faten gitzen sankristixara faten gitzen beraana. Ta preguntetan uskun "Ta hau ze?", ta "Hau zer?" ta ni isilik. Dana harek kontetan auen! Harek dana ekixen. Kartilla dana ekixen harek; buruz dana! Ta pregunta bat ein etsen beren buruz, abadiorrek, ein uskun ta "hori dotriña kartillan ez dau". "Ez dauela?", "Ez, ez dau hori dotriña kartillan, ez dauko hori". [...] hartu ta begiketan dusku ta "Ez jaukek, ez. Ez jaukek".
- Harek bai jakin, e?
- Dana jakin! Ni hareaz faten nitzen. Nik ez nekixen, bueno, ezebez nik, "Kredue" ta "Aitta Gurie" ta holako batzuk.
- Bai, [...] dotriñie, ene!
- Ta, ze zan? Ondo erantzun ezkero txartela emoten otsuen?
- Ba txartela izeten zan, hori, e... Bestela kalabazak emoten zittuen. Kalabazak, ba... Txartela? Bai, ta dotriñia ikesi ta berriro fan bihar ha txartela hartzera. Dotriñie [ikusi]... ta ez badaukek dotriña, zera, galderak ez baeuen zerketan, ez baekixen, "Aber, ha ikesi ta etorri gero!" Ta ha ikesi ta barriro fan. Ta barriro zertu biher. Neuri ez jate suertau, baiña...
- Ba, izeten zan txartel bat izeten zan dotriñakue. Ta beste bat izeten zan, gero ha kanbixau eitten euen komuniua hartzen zauenien , gurejauna hartzen zauenien, ha kanbixau eitten zan.
- Pazkuak, garizumia pasau ta gero. Pazkuetan.
- Ha kumuniokue izeten zan. Ya ha sakristauek kanbixau eitten euen. Sakristaua faten zan abadiaz komunio emuten ta zeraaz. Ta sakristauek lehengo txartela kendu ta komuniokue emun...
- Dotriñakue kendu ta...
- Ta gero ha txartela etxera ekarten zauen ta Pazkutan edo noix etorten zien, sakristauaz ta arrautzak batuaz [...] bat ein ta [zerok, txartel batzuk]...
- Bai, zerok, [...], [zerketan], bedeinkaketan abadia etorten zan, ta zestuaz ta sakristaua, monagillue ta arrautzak. Ta txartela...
- Txartela entregau bihar orduen.
- Bai.
- Bueno! Gaur balitz, e...
- Eta arrautzak, zerien...?
- Berak erueten zittuen!
- Berak eruaten zittuen?
- Bueno, dozena bat [edo zer], ta, ba, etxe bakotxeko... Kriston zestuaz ibiltten zien ta [harek] arrautzek hartu ta...
- Eurendako gero?
- Onbre! Beretako! Klaro! Beretako!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!