Zumaia (Gipuzkoa)

Aste Santuan erretaulako irudi guztiak estalita

Aste Santuan erretaulako irudi guztiak estalita <p>San Lazaroren inguruko azalpenak. San Lazaro egunean elizako erretaulako irudi guztiak estali egiten ziren. Aste Santuan tela morez estaltzen ziren elizako irudiak. Berpizte egunean berriz estalki guztiak kentzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Lazaroren inguruko azalpenak. San Lazaro egunean elizako erretaulako irudi guztiak estali egiten ziren. Aste Santuan tela morez estaltzen ziren elizako irudiak. Berpizte egunean berriz estalki guztiak kentzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Ramon) Erramua baiño lehenagoko jaidxa zan Lazaro, esaten zidxuen. Lazaro da, Lazaron milagrua badakizu, Marta ta Marian anaidxa zala ta, hil in zala ta Jesusei deitu zidxoen ta "berandu zatoz, hiru egun da hilda daola". Ta Jesusek zeatu in zun, resuzitatu in zun Lazaro. Eta Lazaro esaten da. Lazaro egunian iten zuen Zumaiko erretaula goitikan behera, ez dakit ze polea eta zer ibiltzen zian…
- (Ana Mari) Baiño danak, ez Zumaidxan bakarrik.
- (Ramon) Bai, eliz danak. Baiño Zumaiko retablua, e!
- (Ana Mari) Tela.
- (Ramon) Tela more, more-more dana.
- (Ana Mari) Baiño tela…
- (Ramon) Santo danak, dana tapatzen zan.
- (Ana Mari) Dana, dana, ta ez da ezer ikusten.
- (Ramon) Orduan lan haundidxa eoten zan porke hasten zan zeakua´re, ostial santuko monumentua´re eskaletakin’e, jesukristoko tinglaua. Ta zeben Xakunekuak eta uribetarrak eta Ostolaza, jende asko ibiltzen zan parrokidxan lanian.
- (Ana Mari) Bai, jende asko zeon hor.
- (Ramon) Gasto haundidxa, gastua. Uaiñ ez da ezer´e iten.
- (Ana Mari) […] Gabian prepaatzen zan Andre Maikua, gabian.
- (Ramon) Ta han polea batzuk eta bazaben retabluan, ta dan-dan-dana more-more-more, dana. Aste Santuetako elizkizun dan-dan-danak, danak more-more-more. Ta errezurrezi goizian prozesidxuak juten zianeako ya dana kenduta eoten zan.
- (Ana Mari) Oseake, gabian iten zuen lana.
- (Ramon) Kentzen zuen momentutikan hautsak´e garbitzen zituen ta behiñ´e baiño ederro azaltzen zan eleiza. Hori´re zan Aste Santutako, oso politta. Bai.
- (Ana Mari) Politta zan.
- (Ramon) Ta santua, zapidxa moria, tela…
- (Ana Mari) Errespetua ematen zun.
- (Ramon) Izugarridxa, izugarridxa.
- (Ana Mari) Errespetua ematen zun harek.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia