Zumaia (Gipuzkoa)

Zazpi aldaretan mezak

Zazpi aldaretan mezak <p>Zazpi aldare zeuden lehenago eta egun batzuetan aldare guztietan egoten ziren apaizak meza ematen. Estipendioa. Norbait hildakoan hildakoari "meza ateratzeko" ohitura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi aldare zeuden lehenago eta egun batzuetan aldare guztietan egoten ziren apaizak meza ematen. Estipendioa. Norbait hildakoan hildakoari "meza ateratzeko" ohitura.

Transkripzioa

- (Ramon) Geo zauden altare asko, ta apaizak mezak ematen zituen altare danetan. Uain bat daon bezela, kapillan bi, San Josena, lau, bost altare… ez gehidxo! O bai, sei. Sei altare zauden. Ta erdikua zazpi.
- (Ana Mari) Non zian ba, bestiak? Erdikua, bi kapilla…
- (Ramon) Geo zauden aurrian, zean, San Telmo […] beste bi altare.
- (Ana Mari) Bai, bai, bai. Uan ixeritzeko dabezen banko hoidxetan, ez?
- (Ramon) San Jose, eta animen purgatoidxotakuan, sei, zazpi. Ta bazian egunak danetan apaizak meza eman ta meza eman, danak difuntuaneko. Ta meza bakoitzak zakan estipendio esaten zidxoen zea, dirua zakan. Ta honek esan duna, familiya hola zeoze zana, diru asko jasotzen zuen ta dana hua gastatu arte, mezak, gregorianak, eta.
- (Ana Mari) Egunak eta…
- (Ramon) Egunak eta segi! Uaiñ ere, uaiñ ere hori´re badake ohitura, hori nei ez zait behiñ´e gustatu baiño, meza ateatzen didxoe igual bere amen eguna da… ateatzen al dezue meza?
- (Ana Mari) Ez, laga in nun.
- (Ramon) Zuek?
- (Ana Mari) Nik laga in nun, laga in nun…
- (Ramon) Badia uaindik jendia jun ta apaizai…
- (Ana Mari) Eta hemen ere bai…
- (Joxe Migel) Hamabi duro.
- (Ana Mari) Oan hamabi euro, ta laga in nun.
- (Ramon) Mezetan izena esaten ditu.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Honen amena, honen aittena, taka-taka. Askotan Maria esaten du, ta Mariak berrogei dabez Zumaidxan.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Baiña geo hori esaten du, Concilidxuak ekarri zun difuntu guztidxenak, danenak esateko mezetan esaten du. Ta difunto danak sartzen diala orazidxuan. Orduan ez dakazu ze aitatuikan […] izena.
- (Ana Mari) Bai, oaindikan, uan dala denboa gitxi…
- (Ramon) Andre Maiko egunian mezeta jun ta igual esan zituen hogeita hamar!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia