Arrasate (Gipuzkoa)

Oinez joaten zen eskolara

Oinez joaten zen eskolara <p>Kanikaka, tronparekin, pilotan, toke-torreka, sokasaltoka... jolasten zuten. Goizean eskolara, bazkaltzera etxera eta buelta eskolara, dena oinez egiten zuen. Auzoko neska-mutilak kuadrillan joaten ziren eskolara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-073-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kanikaka, tronparekin, pilotan, toke-torreka, sokasaltoka... jolasten zuten. Goizean eskolara, bazkaltzera etxera eta buelta eskolara, dena oinez egiten zuen. Auzoko neska-mutilak kuadrillan joaten ziren eskolara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolan edo errekreuan ta ze jolas klase itten zien garai haiettan?
-Kanikaka ta tronpiaz ta.
-Kanikak ta tronpiakin be bai e!
-Bai.
-Ta pelotan ta eitteik izeten zauen edo?
-Bai, eitten gauen bai. Han eskolien aurrekaldien euen palazio zahar bat eta haren paretan kontrara eitten gauen ta gero frontoien be bai iñoz ibiltten giñen, pelotan ta.
-Futbolien ta eitten zauein?
-Futbolien ta hainbeste ez, pelotan gehixau ibiltten giñen.
-Eta toketorreka eta holako jokuek be bai?
-Baitte, horrek be bai. Soka saltoka ta.
-Soka saltoka neskakin edo zeuek?
-Neskakin, danok batera, neska-mutil ta.
-Zelan egoten ziñain, klasian neska-mutillak alkarrekin edo?
-Ez ez, mutillek bakarrik. Calvok mutillek bakarrik euken.
-Eta monjakin, igual?
-Monjak danak nahaste. Neskak ta mutil ta danak.
-Eta gero handik monjetatik urteten eben neskak, ze faten zien, nazionaletara hareik be edo monjetan jarraiketen ebein?
-Nazionaletara ta bertan jarraittu igual baten batzuk, baiñe general nazionaleta. Han gaztiek egoten zien.
-Ta orduen zu, hamahiru urtera arte Calvo honekin. Hau famosue izan zan ezta?
-Bai, joño. Eskolie erakusten ta txarra ez zan, maestrue ona zan, baiña gogorra. Bueno!
-Eta zu hamen jaixo baziñan, zelan dauko izen a etxe honek…
-Mietza.
-Montzon. Mietza Mietza.Montzon behekua da bai.
-Zu Mietzan jaixua ziñan , eskola zelan faten ziñan?
-Oiñez.
-Egunero?
-Egunero. Ta eguerdixen bazkaitten oiñez etorri etxea.
-Eta atzera bazkaldu ta eskola?
-Atzera ordu bixetarako eskolara. Ta ilunkeran […] etxien palizie. Errezaittera fan biher izeten zan ta.
-A, errezaittea? Ze eittea?
-Eskolatik etxera illunkeran urteten zauenien bostetan, aguro etorri biher ganadu zain edo. Hara be nonor fan biher izeten zan ta. Lana egoten zan etxien.
-Eta etxeko lanakgatik etxien sekulo geratu ziñen?
-Bai bai, igul bai, iñoiz bai.
-Igual ittaurrien eta hola?
-Ittaurrien ibilttearren ta iñoiz bai. Askotan ez, baiñe bai.
-Eta hemendik ze faten ziñein, kuadrillan bat edo?
-Bai, auzoko danekuek faten giñen, auzo dana faten zan.
-Eta Mietzerrekan zuk ez zen ezautu, Mikeletz etxeko eskolia?
-Nik ezautu bai, baiño eskolaik eta emoten-ta ez.
-Ya ez euen emoten eskolaik han.
-Ez ya ez zauen emoten. Horrek gerra ezkero ez da egon eskolaik. Aurretik bai. Mobimientue “trentaiseiseko” gerratik honantza, ez da egon hor, eskolaik ez da emon. Nik ez dot ezautu hor eskolaik emoten.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia