Lekeitio (Bizkaia)

Guardia Zibila Portalean; Karabineroak zubian

Guardia Zibila Portalean; Karabineroak zubian <p>Quincoces gozo-dendakoek astoz banatzen zuten ogia. Herrian bertan ez du errotarik ezagutu. Guardia Zibilak Portalean egoten ziren zaintzen eta buelta handia ematen zuten errotaren batera heltzeko. Zubian karabineroak egoten ziren; horiek ez zieten ikararik ematen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Quincoces gozo-dendakoek astoz banatzen zuten ogia. Herrian bertan ez du errotarik ezagutu. Guardia Zibilak Portalean egoten ziren zaintzen eta buelta handia ematen zuten errotaren batera heltzeko. Zubian karabineroak egoten ziren; horiek ez zieten ikararik ematen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horrek ogidxa eitten eben lehenengotan. Eta ogidxa kaballo, astuaz ekartzen eben ogidxa. Arranegidxan, eitten ebezen didarrak.
- Ta hemen herridxen bertan errotarik egon zan? Herridxen ez, ez?
- Zelan?
- Errotarik, egon zan?
- Erropak?
- Errotia.
- Errotia ez. Errotara jun ein bir zenduan, ta, ganera, horrek, Guardia Zibillak eoten zirian han. Ezin pasau, han. Eta eitten genduan, handik, bueltatan eitten genduan...! On hori dao. Zer esaten eutsen berari? Etxiak daoz han eindda. Etxiak zelan daoz?
- Zu Marierrotara bidian…
- Geure Mari Karmenen amak-eta be baeuken han etxia.
- A, zuk hortik diñozu, lehengo horrek. Zelan da? ”Casas Baratasetik” diñozu?
- Bai. Handixerik. Handixerik eitten genduan bueltia, ez pasatiaittik Guardia Zibillen hori…
- Nun eguazan Guardia Zibillak?
- Hamentxe portalian. Ta haretxek ez pasatiaittik, errotara juteko handixerik juten giñian.
- Beste leku baten be baeuazan Guardia Zibillak, zubixan parian egoten zirin? Edo hori beranduo?
- A, karabiñeruak zirin harek. Harek karabiñeruak zirin. Harekin ez zeuan ikararik, harek lagun handidxak zirin Mariñerukin. Baiña…
- […]
- Ta zer diferentzi eukitxen ebien, ba, karabiñeruek, bestietatik?
- E?
- Zer diferentzi edo?
- Ez dakit nik. Gaiztuao zirin honek.
- Guardia Zibillak.
- Guardia Zibillak.
- (erraina): Baiña karabiñerua ixaten zan gehidxao moillakua.
- Moillakua eta. Mariñerukin trataten ebenak. Harek bestiak askotan bat be ez eben trataten.

Egilea(k): Zena Eiguren Altzibar (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia