Lekeitio (Bizkaia)

Don Isidro medikua eta Juan aguazila

Don Isidro medikua eta Juan aguazila <p>Bi haginlari egon ziren Lekeition Jesusa gaztea zela; okulistarik, ostera, ez zegoen, Gernikara joaten ziren. Medikurik onena don Isidro zela dio. Jesusak dio Pascual Abaroak duen moduko monumentua jarriko ziola don Isidrori, baina bere nebak Juan aguazilari jarriko ziola. Juan aguazilak eskolara joatea derrigortzen zien, kalean aurkituz gero, eskolara eramaten zituen umeak-eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi haginlari egon ziren Lekeition Jesusa gaztea zela; okulistarik, ostera, ez zegoen, Gernikara joaten ziren. Medikurik onena don Isidro zela dio. Jesusak dio Pascual Abaroak duen moduko monumentua jarriko ziola don Isidrori, baina bere nebak Juan aguazilari jarriko ziola. Juan aguazilak eskolara joatea derrigortzen zien, kalean aurkituz gero, eskolara eramaten zituen umeak-eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero zure sasoien, egoten zan, ez dakitt, edo okulistarik edo dentistarik edo…?
- Bai. Dentistia… bi eoten zirian hamen. Don Luisen semia, ta hori, dentistia hau bestiau, Arranegiko harena… Pascual.
- Baina horrek igual, zu gaztia ziñinian baino gerotxuao, ez?
- Bueno ni…
- Zu ezkondu ta geruao igual, ez?
- Ez, ariñao. Ariñao.
- A, bueno, ez, ez, eske nik ez dakitt…
- Ariñao, horrek bidxok behiñik behin.
- Eta okulistarik eta...
- Okulistarik ez.
- Okulistie ez, dentistie. Ta diruz ordaintzen jakon dentistiari edo jeneroagaz?
- Diruaaz. Eskatuten eutsuna paga bihar. Gernikara juten giñian, okulistiana.
- Ta medikue? Lekeittioko medikue zein zan?
- Lekittokuok, baeuazan Lekitton medikuak. Bai.
- Ezaunena nor izan da?
- E?
- Ezaunena.
- Ez da onena?
- Ezaunena.
- A, nitzako Don Isidro.
- Don Isidro.
- Don Isidro zerun do.
- Ta beragaz gustura orduen?
- Ene, Don Isdro. Ene. Haren modukorik ez zeuan Lekitto guztin ta iñun be ez da eongo, kontixu! Gure nebik esan eustan ze… Haunek, ez hamen ez do. Esan eustan ze, “hermana”... Ai! Hamentxe do, hamen bestian. “Hermana, nor ipiñiko zenduke zuk… –hamen Frantzidxen geuazan tokidxa– Nori eingo zenduke zuk hori, Don Pascualen moduko halako bat?”, ta “Nik? Don Isidrori”. “Ba nik, Juan aguazillari”. “Zeattik ba?”, “Ze hamen eskolia dakidxenak, Lekitton…”. Bera be atrapako eban kontixu ta. “... dakidxenak eskolia Lekitton, Don Isidro, edo haregaittik, Juan aguazillaaittik”.
- (erraina): Derrigortuta eskolara juten.
- A, bale, aguazillak zer eitten eutsuen, obliga eskolara juten?
- Aurria atrapa, eskapaten baeben, jagon harek, nor doian eskolara, ta atrapa ta eskolara sartu. Ta haren ikariaz, Juan aguazillen ikariaz juten zirian.
- Ez amen eta aittena.
- Amen eta aittenaaz ez. Keixa be ez ama eta aitta.

Egilea(k): Zena Eiguren Altzibar (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia