Lekeitio (Bizkaia)

Baserritarrak plazara astoz

Baserritarrak plazara astoz Baserritarrak plazan egoten ziren egunero saltzen. Bertan erosten zituzten frutak, barazkiak, arrautzak... Astoz etortzen ziren. Asto-lekuak ere bazeuden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserritarrak plazan egoten ziren egunero saltzen. Bertan erosten zituzten frutak, barazkiak, arrautzak... Astoz etortzen ziren. Asto-lekuak ere bazeuden.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Plazara bajatzen zirian edo?
- Bai. Plazara frutatan-ta plazara.
- Diñot, baserrittarrak plazara bajatzen zirian?
- Bai, sendo!
- Ta plazie noiz izeten zan?
- Plazia? Goidxetik. Bederatzietako egunero, egunian-egunian. Porruk erosten-ta kipulak erosten-ta haraxe. Arrautzak be bai-ta.
- Oin plaza-merkaua dagoen lekura edo plazara bajatzen ziñian?
- Plazara.
- Aiuntamentuko aurrera?
- Bai.
- Ta nungo baserritxarrak etorten zien Lekeittora?
- Edonunguek. Ez dakit, nik nunguk izaten zien. Han be bai, geu bizi garen tokikuk be bai. Ispasterrekuk eta edonundik. Ha beteta egoten zan plazia. Amototik be bai-ta hortik be bai. Zelaku da? Milloittik eta hortidxerik-eta asko egoten zan plazia.
- Zelan etorten zirin?
- Astuekin.
- Ta gero Lekitxon baeuan be bai astuk gordeteko lekua, ezta?
- Bai. Han Txapartegiñeko kantoien euan astuen hori. Han be bai.
- Zeuen tabernako aurrien be bai?
- Geure aurrien, hantxe aurrien be bai, astuk gordeteko.
- Asto-lekua.
- Asto-lekua deitzen jakon?
- Bai.
- Oindik han daoz, grilletiak. Oindik, bistaran daoz.
- Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia