Zarautz (Gipuzkoa)

Umetatik esne-partitzen

Umetatik esne-partitzen Umetatik amari esne-partitzen laguntzen zion. Karro txiki batekin egiten zuten; lehenago asto-otarrekin ere egiten zuten, baina bere garaian karrotxo batekin. Hortik aparte, jolastu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetatik amari esne-partitzen laguntzen zion. Karro txiki batekin egiten zuten; lehenago asto-otarrekin ere egiten zuten, baina bere garaian karrotxo batekin. Hortik aparte, jolastu.

Transkripzioa

-Laguntzen zeniyoten orduan?
-Amai, zea, esniak eta partitzen eta? Bai, bai, bai.
-Eta, nola iblitzen zan, karro batekin?
-Bai, karruakin, bi erruberako karro txiki batekin, asto txuri txiki bat zan eta, aizu, gustora ibiltzen giñan.
-Bai. Orduan asto asko eta karro asko ta izango zian hemen?
-Bai, bai, bai. Nik karrua ezautu nuan lehenaotikan, ba astaotarrakiñ o, otarrak jarrita ta hola, lehen lehenotikan, ezta? Baiño ez, gu beti karrua, nik karrua ezautu nuan, karro txiki bat, bi erruberako karro txiki batekin ba esniak hartu, euneroko esnia ta haiek partitu, ta geo ba, zian nezesidadiak etxea ekarri behar zianak ba, ekarri ta kaleko bueltatxua hola eiten zan, pare bat orduko bueltatxo hori izaten zan. Eta, hantxe. Bai, eta geo, soroa jun giñan, soroa, ta geo illuntzian, euna luzia zanian, este, bukatzen zanian aitak ikuilluko lanak eta eiten zitunian, eta amak afaya prepaatu bitartian ba, kanpuan koxketan in ta, entroka in ta, bai, holako zeak izaten giñuzen, xakaponetan ta, bai, kaniketan ta.
- Baita!
- Jolas zea batzuk, sentzillo batzuek, gere arten asmatzen giñun jolasak. Oso diferentiak gaurko eundikan, bai, bai. Osea ke, orduan gauza gutxikin bizitzen zan. Bai, ta gurasuak sekula eskatu behar ezer esanikan ere ez zitzaiuen iruitzen, ez. Erropa 're askok eman iten zuen eta, bakizu, haundixeua-txikixio, laxaixio, estuxiaua, hua jantzi ta segi!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia