Berriatua (Bizkaia)

Marmitak eta berdura autobusean hartuta

Marmitak eta berdura autobusean hartuta <p>Karneta atera aurretik autobusean eta kamioian joaten zen azokara. Marmitak eta berdura autobusean eramaten zituen eta, autobusak bere ordua izaten zuenez, hura joateko orduan plazatik alde egin behar izaten zuen, jeneroa saldu gabe izan arren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Karneta atera aurretik autobusean eta kamioian joaten zen azokara. Marmitak eta berdura autobusean eramaten zituen eta, autobusak bere ordua izaten zuenez, hura joateko orduan plazatik alde egin behar izaten zuen, jeneroa saldu gabe izan arren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta kotxia euki aurretik, autobusian edo...?
- Autobusin. Edo... e... autobusin ibili giñen eta furgonetan be bai, ahal dan modun.
- Hamendik jende asko juango zan, gaiñera.
- Asko, asko, plazara asko ordun. Oin plazak be galdute daz, baiña ordun asko. Baiña beste gauza bat izen zan karneta ataa nebanin, ze bide zati bat be bageunken kamiñoa atateko eta hara be erun ein biher. Bai. Baiña gero etxin e... edo karneta ataa nebanin, zan beste gauza bat.
- Eta, bestela, marmittak-eta autobusian?
- Bai, aurretik autobusin.
- Marmitta eta guzti?
- Marmitta eta guzti. Autobusin be ibili giñen eta furgonetan be bai. Kamioin, kamioie ibili zan.
- Eta berduria eta esnia eta danak autobusian?
- Danak hantxe, danak hantxe. Baiña trastorno handixe zan, ze harek eukitxen eban ordu bat etortzeko, eta plazan igul ondio saldu barik daz gauzak ta joten eban txalu ta, txalu joten ebanin, saldu barik dauzenak hartu ta etxea. Baiña norberan kotxi euki ezkero, ba, saldu arte hantxe egon.
- Eta autobusa ze zan, Markiñatik zetorrena edo Berritxutik urtetzen zana?
- Ez, plazara osteri apropos plaza osteri eitten ebana, bai.
- Bakarrik Berritxuko jentiakin?
- Ez Markiñetik.
- Markiñatik...
- Markiñetik.
- Plazara juteko.
- Plazara juteko, bai. Beran ordue eukitxen eban.
- Goiz izango zan.
- Bai, ordue eukitxen eban juteko be eta etorteko be bai.
- Eguna... eguna hasi orduko, ez?
- Bueno, bai, bastante goixa, bastante goixa jun biher izten zan, bai. Ta gero, neure kotxiaz hasi nitzanin, gizonak esaten osten "Gerotxua junde be bardin dozu, zetako jun biher dozu /bizu/ hain goixa" ta, baiña nahixa dot jun ordun.

Egilea(k): Aiora Aristondo Ibaibarriaga (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia