Berriatua (Bizkaia)

Eskolan euskara debekatua

Eskolan euskara debekatua "Milloi" (Merelludi) auzoan ibili zen eskolan. Euskara debekatua zuten eta euskaraz eginez gero zigortu egiten zituzten. Maistra gernikarra izan zuen. Eskola handia zen eta inguruko baserrietako guztiak batera joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Milloi" (Merelludi) auzoan ibili zen eskolan. Euskara debekatua zuten eta euskaraz eginez gero zigortu egiten zituzten. Maistra gernikarra izan zuen. Eskola handia zen eta inguruko baserrietako guztiak batera joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

--Eskolia, Berritxuko eskolia-ta nun zan?
-Bueno, Berritxure gu, ni neu ez nitzen etorri sekule, hantxe barriadan bertan, Milloin, bertan eskolan.
-Ta nun zan, bertan?
-Bertan, bueno bide zahartxuau baneukan etxetik baña nahiko urrin. Gero jun nitzenin, beste etxea jun nitzenin handik urriñau neuken.
-Zelakua zan akordatzen jatzu?
-Eskolan? Bai. Eskolan ordun euskerarik ez zan ein biher, ta erre ez geinzen, ta euskeraz eitten hatrapetan baginzun errekeo barik, errekeo barik, kastigu. Bai, ta ez geinkixen erderaik ta euskera ein biher, hori be liu zen e!
-Eta maestrue edo maistria?
-Maistri, maistri, maistri, danontzako neska ta mutil maistri, bai.
- Eta nungua da? Kanpotarra?
-Gernikar bat egon zan baña ezin neike esan oin […] zelan dekon izena. Gernikarra, baiña horixe ez deuket.
- Euskeraz jakingo zeban baiña?
-Bai, bai, bazeixen euskera, baiña orduen haixe, haixe ordenie euen-eta.
-Eta gustatzen jatzun zuri eskolia?
-Bai gusteta jaten, baia urte bixen paseu neban problemeta pasau nitzen, lau reglak pasau nitzun behintzet, maistrik esan osten: “halako ondo zozenin ontxe eskolan ta, penie emote´zte zu bazuztan” beren eskolatik urten biherra-eta, baiña urte neban.
-Eta neska ta mutil eta, danak batera?
-Danak batera, barriadako guztik danak batera, danak leku baten, eskoli bastante handixe zan ta hantxe maistra bataz.
- Zeintzuk joaten ziñazien, han inguruko baserrixetakoak?
-Inguruko baserrixek, danok.
-Milloikoak bakarrik edo beste…?
-Milloikuk bakarrik, Milloikuk bakarrik, Milloiko Milloiko barriadakoak bakarrik, ha eskoli zan Milloiko barriadaku. Aurretik ezeuen, han egon zan maisu zahar bat edo, beste han baserri baten-edo, baiña ez zan hara asko jun, baten batzuk baiña gitxi, lelengo barriadako eskoli haixe zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia