Eskoriatza (Gipuzkoa)

80-100 litro esne eguneko

80-100 litro esne eguneko Ez zuten astorik eta esne kalera lehengo eskuetan eta gero gurdi batean eramaten zuten. 80-100 litro artean saltzen zituzten egunero. ganaduak emaitzak emateko ondo landu eta lan asko egin behar dela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez zuten astorik eta esne kalera lehengo eskuetan eta gero gurdi batean eramaten zuten. 80-100 litro artean saltzen zituzten egunero. ganaduak emaitzak emateko ondo landu eta lan asko egin behar dela dio.

Transkripzioa

- Astorik ez zeuen eukitten?
- Ez, ez dou euki astoik.
- Eta zela erueten zeuen esnie kalera?
- Ba lelengo eskuetan eta gero karro baten erueten gauen.
- Karruan?
- Karrotxo bat Bittorixan enkargaute andriantzako ein nauen-eta. Larogei litrotik ehun litrora bittartien, hor ibiltten gintzen.
-Egunero?
-Bai, egunero. BaiƱa, klaro, jornaltxo bat atarateko hantxe-hantxe, eurekin lana ein bihar.
-Eta gobernau ein bihar.
-Gobernau ein bihar. Ganauei be eurei jarraiketan ez badutsazu ganauek be ez dauke produziƱoik, ez daue emuten. Ez, eurei esana ondo ein biha jate. Gero klasiek be izen bihe dau, kalidadiek be izen bihe daue. Batzuk, ganauek danak ez die igualak. Behi batek hamar litro emun ezinka egongo da ta beste batek hogeta hamar igual emuten dutsu. Hoixe diferentzioi dao ganauetan be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia