Zarautz (Gipuzkoa)

Loreak zaindu eta saltzea

Loreak zaindu eta saltzea Bera izan zen loreak saltzera eraman zituen lehenengoa. Gladioloek zer lan ematen zuten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-004-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera izan zen loreak saltzera eraman zituen lehenengoa. Gladioloek zer lan ematen zuten azaltzen du.

Transkripzioa

- Ta, orduan, e, lorea 're saltzen zan, lorea 're?
- Loria, bai. Loria saltzen zan, bai.
- (A) Esan dizut, ba, aurrenengua beak ekarri zula aurrenengo sorta, ta danak parre in ziyoen, alegiya, ez dakit ze eta badakit ze, bakizu ze izaten dan lehenengo gauza. Loriakin ta ez dakit ze, ta, bueno, pero mira nola zeatu zan.
- Orduan, baratza beti landu izan da Allemen?
- Bai, baratza pixkat bai, pixkat. Asko ez zan eiten, baratza asko ez zan eiten.
- Ze, lorea oiñ ere badao.
- E?
- Oiñ ere badao lorea hor.
- (A) Hombre! Oain bai, oain...
- A, bai! Asko! Oaiñ bai. Oaiñ inbernadore asko dauzke larrosakin beteta, bai. Eta gladiolua 're asko iten zan, eta, gladiolua ikaragarri...
- (A) Artasorua bezela...
- Baiña moda jun zaio, eta ez du iñok nahi uain. Uaiñ nahi du bata holako, bestia holako, dana diferentia sorta in eta horrela, zein politaua, ikusi ondo ta eramaten ditue. Bai, eta, ba, oaiñ gladioluak gutxitu in due, eta harek 'e lan asko ematen zun. Gladioluak 'e bere bulbuak edo, bere haziyak atea in behar izaten zian, sekatu in behar izaten zian, garbitu, eta gorde in behar izaten zian, eta. Baiña halaz ta guztiz 'e, kanpotik ekartzen zan berriya hobeto, zeauak etortzen zian, konserbatuauak, edo indartsuauak. Etxekua beti izaten zan indargabetua edo kaxkarraua. Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia