Lekeitio (Bizkaia)

Donostiara neskame

Donostiara neskame <p>Lekeitiotik irtetea galarazten zion zigorraren ostean, salbokonduktoa lortu eta Donostiara joan zen neskame, oraindik gerra bukatu barik zegoela. Francok kanpotik ekarri zituen soldaduak, italiarrak-eta, engainatuta ekarri zituela dio. Donostian beraien herrietatik alde egindako neskame asko zeuden. Hamabi ogerleko irabazten zituen hilabetean. Lasa-Inda familiaren etxean egon zen, bitxi-denda bat eta arrandegi bat zuen familia horrek. Aldamar kalean eta Narrika kalean egon zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lekeitiotik irtetea galarazten zion zigorraren ostean, salbokonduktoa lortu eta Donostiara joan zen neskame, oraindik gerra bukatu barik zegoela. Francok kanpotik ekarri zituen soldaduak, italiarrak-eta, engainatuta ekarri zituela dio. Donostian beraien herrietatik alde egindako neskame asko zeuden. Hamabi ogerleko irabazten zituen hilabetean. Lasa-Inda familiaren etxean egon zen, bitxi-denda bat eta arrandegi bat zuen familia horrek. Aldamar kalean eta Narrika kalean egon zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta jun ziñin nonora?
- Bai. Ni kridxdada segidxan. Topa neban kridxadako leku ta hantxe ein neban nik hori.
- Nora jun ziñen?
- Donostira.
- Ta zemat urtegaz joan ziñen kridxada?
- Nik hamasei urte pasata hamen denpora gitxidxan egon giñian. Han bizi hiru hillebete ein genduan ta gero, hamazortzi urterik be ez neukan.
- Gerria amaittu barik euan oindik?
- Bai. Hondiñoik gerria amaittu barik. Ganera etorten jakuzen horrek. Zelakua da? Italianuk. Ta: “señorinas”, etorten jakun. “Ala por ahí, cochinos. Habéis venido a matar a nuestros hermanos”. Harek ez daozela. Guk harek bestiak ikusten genduzanin, hareri errespetu geuntsagun ba. Ikaria. Hortxe be: “no, Franco decir mucho pan y mucho vino y muchas mujeres y…”. Eurak etorri dazela halantxik. Halantxik engañata pobriak han. Hau baiño pobrio hondiñoko. Bai.
- Lekitxo italianoz beteta?
- Italiarrak, bai. Lekeittio hamen Lekeittio harek, ez eben esaten…
- Hori Donostin zan.
- Donostian. Juntaten giñin ondarrutarrak eta lekeitxarrak eta hanguek be bai. Zelaku da? Bermiokuk be bai ta.
- Danok kridxada junda, bertara?
- Bertora junda kridxada. Eskapando jentia.
- Ta ze eon ziñien familia aberats bateaz?
- Bai. Bueno, ez zirien aberats-aberatsak, baiña ahal dabena beñipin. Nik hamabi ogerleko irabazten nebazan han.
- Astian?
- Ez hillian. Orduan hamabi ogerleko.
- Ez dakit zenbat diru daukon bez.
- Ta famelidxak zelan zan apillidua edo nortzuk zirin?
- Harek…
- Joieridxe be beuken.
- Joieridxa gizonak eukan. Lasa, Lasa ta gero Inda. Inda andrie da.
- Ta andriak negozidxua eukan be bai-edo?
- Bai, andriak peskaderidxa. Bai.
- Ta zeu zer eoten ziñen, etxien umiek zaintzen-edo?
- Bai, umiek eskolatik urteten ebanien, nik umien-ta erropak plantxa ta garbittu-ta eitten nebazan. Umiek jantzi ta umiekin hara. Hiru ume eukezan. Baiña hamabi urteko neskia itxi neban nik. Harek gehidxao ekidxen Matusalenek baiño.
- Zuk baiño gehidxo igual?
- Bai nire aldian. Nik ez nekidxan ezebe-ta.
- Baiña hor […] famelidxaren arabera. Gero be, harremana ta bertako umiek-eta. Bai, bedonek akordu ona dauko, gustora…
- Ni ondo, ondo. Harek estimau euki eusten.
- Zeu gustora egon ziñan?
- Esaten eustan lelengo hiru hillabete-edo pasa nabezanian: “Jesusa, zelan zuk, gu zure, lau mahaidxan ta lodi- lodi eindda gaoz. Ta zu ez zara gizenduten bapez. Nola zauz zeu?”
- Eurak zer zien, Donostikuk zirian?
- Donostikuk bai.
- Ta Donostin nun izan zan? Ze partetan edo?
- “Parte Viejan”. Bai kalle Narrika, lelengo ta gero, ez kalle Narrikan biarrena. Kalle Narrika bigarrena zan. Zelakoa lelengua? Txikidxa zan etxia ta hartu eben, erosi eben etxe edarra. Ta oin dauke geure Mari Doloresen semiek-eta hartute beste erdidxe. Beste hori; deretxa-izkierda zirin-ta. Ta harek Bulebarrera botaten eutson balkoiek eta miradorak. Oin ez dakit zelan daon. Obra handidxa eindda dao-ta.
- Lelengoko etxie nun euan ez zara akordaten? Ze kale?
- Aldamar, Aldamar. Kalle Aldamar zan lehenengokue. Ta gero hori, Narrika.
- Ta zenbat denpora egon ziñian Donostin kridxada?
- Ez dakit ba zemat. Etorri nitzan Lekeittiora, aiztak-eta ezkondu nahi eben-ta, haretxek nahasta eusten.
- Haretxek manejaten etorri ziñen?
- Eurak manejaten. Eurak neu manejau.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia