Lekeitio (Bizkaia)

Hiru hilabeteren ostean, etxera

Hiru hilabeteren ostean, etxera <p>Frantzian hiru hilabetez egon ziren ebakuatuta, baina II. Mundu Gerra hasiko zela-eta, etxera bueltatu ziren. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten. Berak ez zituen Lekeitioko erasoak ezagutu, lehenago egin baitzuten alde.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frantzian hiru hilabetez egon ziren ebakuatuta, baina II. Mundu Gerra hasiko zela-eta, etxera bueltatu ziren. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten. Berak ez zituen Lekeitioko erasoak ezagutu, lehenago egin baitzuten alde.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zelan etorri ziñien?
- Etorri giñian bueltan, zabaldu zan bertan estrellako dala hori, “Guerra mundial”. Ta ia "España de Franco o España de rojo". Ta guk atrapata eukauzan, kartia hartu genduan, lutozku, ta lutuan ipintten gaittuzen Hillari, ez dozu ezautuko igual, Hillare, bueno dana dala, Hillarin ama hil zan, gure amen aiztia. Ene entzun ebanin amak! Ez ekixan.
- Hasieran ez eutsazuen esan. Hasieran ez eutsazuela esan.
- Ez, ez eutsaun esan. Ta ez ekixan ta allaa giñinian horra, Juan konpitteruneko haraixe, ordun automobil bat ibiltten zan, Juan konpitteruneko hantxe geldittuten zan. Zuk ez dakixu Juan konpitterun…
- Ta zelan etorri ziñian Frantzixatik, automobillian?
- Ez, trenin lheenengo eta gero ekarri gaittuzen, automobillian. Lehenengo hara eruan ta gero ostera be bardin-bardin. Klaro, apurtuta euan Gernika eta, Gernikatik ez euan lez pasorik, ba ostera be eragin gaittuzen bueltia, hametik ekarteko, Ondarruko hortixerik. Handixerik bajatu gaittuzen etxera.
- Ta zelan topa zenduen Lekeitio /Lekitto/?
- Lekeitio /Lekitto/? Lekeitio /Lekitto/ urten ginduñian, hamen datoz puta txarrixak, hamen datoz zantarrak, ibilli-ibilli frantsesakin ta ene… niri zoratu eitten jaten. Ene… txarrixok eta zertzuk esaten gaittuzen ba!
- Herrixa ez zeuan holan apurtuta eta ez? Herrixa.
- Ez, herrixa ez zeuan apurtuta, herrixan ez zan apurtu. Lehenengo bota eban hantxe, gero errekako hantxe, horrek ziren lehenengokuk, gero bota eben moillan. Moilli be ez eben apurtu.
- Ta aeroplanuak nundik sartu zien? Itsasotik edo barrutik?
- Harek? Gu, Gernika ikusi gendunin, guk, jun giñian.Gernika lehenengo geu . Lehenengo geu, osake ein giñian prepara. Aitta atara gu, aitta atara gu, atara gu Lekeitio /Lekittotik/. Ama be hasi zan… ta atara gaittuzen ta lehenengo Bilbon sartu giñin, esan dotsuet ba, Puerto Prankora. Hantxe. Ta gero handik ein gaittuzen danok koloka. Batzuk hara eta bestik horra. Gallarta eta horretxetatik zihar, Gallartatik zihar.

Egilea(k): Jokin Akarregi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia