Ubide (Bizkaia)

Maistra erdaldunak

Maistra erdaldunak <p>Maistra eta maisua eskolaren gainean bizi ziren. Maistra erdaldunak izan zituen beti. Do&ntilde;a Petra maistra gogoratzen du. Herritar bat kartzelan sartu zuten Espainiako bandera ez agurtzeagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maistra eta maisua eskolaren gainean bizi ziren. Maistra erdaldunak izan zituen beti. Doña Petra maistra gogoratzen du. Herritar bat kartzelan sartu zuten Espainiako bandera ez agurtzeagatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero bestela eskolan e, esan dozu neskak egote ziñiela alderdi baten ta mutilek bestien.
- Bai, bai.
- Ta nun egon zan eskolie?
- Hortxe plaza-plazan dau, oin e aiuntamientue dau e hori aiuntamientue dau, ta lehen izeten zan eskolie bakar-bakarrik, behien eskolie ta goixen maixue ta maixtrie biziten zien, alderdi baten bat eta bestien bestie.
-Ta maistrie nungoa eduki zendun zuk?
- Beti erdeldunek, beti erdeldunek ta ba kanbixete zien, baia ba lehengo egunien be hemen egon da hemen maixtra egon dan urte askuen egon zan ta oso ona zan. Horko bera Pamplonakue edo zan baia Getxon bizi zien gizona edo horregeitik ta, ba, oso ona zan ta urte asko in hauen harek hemen. Ta lehengo egunien alabie hemen egon da.
- A bai?
- Bai, bai.
- Ta izenik edo, akordetan zara?
- Maistriena?Bai, Doña Petra.
- Doña Petra?
- Bai, ta oso ona zan, bai, oso ona zan.
- Ordun gustora joaten ziñen eskolara.
- Bai, bai, bai, bai.
- Baia, erderaz, zelan konpontzen ziñien?
- Ba erderaz e, b pff ez dakit ba, berez ikisiko gendun, liburuek hor pasau ta pasau holan e, ba batek esate heuen, holan, zelebrie zan-ta: “Kartoi hori hemen zabixak nik bueltaka, hara ta horra, beti bardiñe!”. Ba, bueltaka ibiltzen zan ta zeoze ikisi gendun ta iasta.
- Ta zuek zuen artien euskeraz eingo zenduen.
- Bai, bai, bai, ta etxien be bai, etxien be bai.
- Eta eskolan zigorrik edo eukitze zenduen?
- Ba iñoz kastigeta oskun baia ba ez, asko ez.
- Baia euskeraz eittiarren ez.
- Ez, ez, ez. Baia hemen euskeraz ite aurielako ba Ismaelen amandre ba kantetan gendun ba “Cara al sol” be hor portalien, han arkupien. Ba kanta genun “Cara al sol” be eskolara sartu orduko! Hori be bai, ta hari, Ismaelen amandre zan e bastante listue, ta hor kamiñuen edo ba ibil zien banderiaz edo pasietan seguru ta, ba saludetan, berak saludau banderiei? Ez dakit zer ta badakit zer ta, aukan maistriaz, beste maistra batiaz apur bat e, zafarrantxue ta kartzelara eruan auren, orduko denboran, bai.
- Bai?
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia