Durango (Bizkaia)

Aita kartzelatik irten eta salatariaren ezkutuan bizi izan zen

Aita kartzelatik irten eta salatariaren ezkutuan bizi izan zen Torrelavegan ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu ziren. Tarte horretan, Feliren amama beraien etxean egon zen bizitzen milizianoekin batera, etxea errekisa ez ziezaieten. Bere aita "separatista rojo" izatearren kartzelaratu zuten. Bertako baserriko batekoa zen bertan agintzen zuena, eta hark eroan zuen kartzelara. Urtebetez egon zen Karmeloko kartzelan (Bilbo). Ama sarritan joaten zen jatekoagaz espetxera. Abokatua 3.000 pezeta kostatu zitzaien. Kartzelatik irten eta Olabeagan egon zen hiru urtez izeko baten etxean, herrira bueltatu barik, saltariak ikus ez zezan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Torrelavegan ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu ziren. Tarte horretan, Feliren amama beraien etxean egon zen bizitzen milizianoekin batera, etxea errekisa ez ziezaieten. Bere aita "separatista rojo" izatearren kartzelaratu zuten. Bertako baserriko batekoa zen bertan agintzen zuena, eta hark eroan zuen kartzelara. Urtebetez egon zen Karmeloko kartzelan (Bilbo). Ama sarritan joaten zen jatekoagaz espetxera. Abokatua 3.000 pezeta kostatu zitzaien. Kartzelatik irten eta Olabeagan egon zen hiru urtez izeko baten etxean, herrira bueltatu barik, saltariak ikus ez zezan.

Transkripzioa

- Eta gero Torrelavegatik?
- Isabel: Etxera kamioi baten danok. Bueno gu.
- Feli: Oromiñoko amama ze orduen etxiek errekisau eitten abiezan. Eta Oromiñoko amama etorri zan ta gure etxie, soldauz beteta eon zan. Baiña bera soldauekin bizi izen zan Buztintzan, etxie errekisau ez deidxien; ezpabe, kenduko oskuen etor giñenien ya. Ta handik etorri eta esaten abien ba zelan aitte kartzela eruango dabien. Eta praka laburrekin etorri ein zan, aitten eske eskopeta haundi batekin. Hil zan. Zelan esaten eosien, karterue edo zelan zan ha? Gazterik hil zan ha, aiuntamentuen biherra eitten abena. Otxandidxoko batekin ezkondu zan. Bizi de bera andrie. Karterue edo zelan esaten otsien, aiuntamentuen biherra eitten abena?
- Isabel: Ta nun bizi de oin andrie? Badakizu bizi den?
- Feli: Badakit Durengon bizi dana, baiña.
- Bueno, ta joan zan etxera ta zer? Joan zan Buztintzara-ta?
- Feli: Ba aitte detenidute kartzelara, haretxek eruan aben.
- Ta ze akusaziño euki eban zure aittek?
- Feli: Kartzelara juteko? “Separatista rojo”. Bakizu zer paseten dan? Otxorpoenekuek orduen zien nausidxenak hor. Ta harek ez abien hortik urten. Harek han geldittu zien. Hagaittik, hamen Momotxoko etxien egon zan erropa zuridxe ta esaten abien eurek ekarri abiezela danak, Otxarponera, egon zan jenerue. Lapurreta hutse. Kamaran eon zien artuek eta danak. Orduen Otxarponekoue zan neusi hor. Zelan euken izena?
- Eta orduen aitte hori, nazionalista ta gorridxe zala ta…?
- Feli: “Separatista rojo”, besterik ez euken. Iñor ez aben hil.
- Zenbat denpora ein aban kartzelan?
- Feli: Urtebete, bai.
- Nun eon zan kartzelan?
- Feli: Bilbon zerien, Karmelon.
- Ta joaten ziñien bisittetan?
- Feli: Ez, gu txikidxek giñen.
- Ama ez?
- Feli: Ama bai! Ama jenerue, jatekue gañera, sarri. Etxien Ba babie eoten zan ta “arroz con leche” ta berentzako eta beste batzuentzako, ezeunek eon zien erregular. Hori akordeten naz. Ta gero lehen esan dotsuan moduen, ba kartzelatik atarateko, ze gure aitte ya eon zan burue be, galdute, abogau bat hartu zan. Eta harek abogauek hiru mille pezeta kobrau abezen orduko denporan eta denunziantie, zelan eon zan etxien onduen, haren isillidxen atara abien kartzelatik. Denuntziantiek pentsatzen aben, nire aitte kartzelan dauela ta eon zan Olabiagan. Amen, amen tia baten etxien.
- Hiru urtetan?
- Feli: Hiru urtien, bai.
- Eta zuen etxera etorten zan lantzien behin?
- Feli: Bai, bai, umiek eta andrie ikusten etorten zan. Trenez etorten zan. Gabez etorriko zan. Sartzen zan etxien ta baten batek, atie joten abenien, ba ezkatzien eoten zan bentanie, ganauei jaten emoteko bedarra. Ta atie joten abenien, handidxeik bentanatik kortara jueten zan. Ta gu txikitxuek eta: “Aitte, Fulano da ta etorri” ta ba hantxe. Halantxeik denporie, hiru urtien halantxeik paseu zen.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia