Durango (Bizkaia)

Beste familia bat bizi zen beraien etxean

Beste familia bat bizi zen beraien etxean <p>Isabelen etxekoak Torrelavegatik bueltatu zirenean gerraostean, beste familia bat topatu zuten etxean, etxea erre zitzaielako haiei. Ez zuten inongo arazorik izan ez zieten ezer kendu-eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Isabelen etxekoak Torrelavegatik bueltatu zirenean gerraostean, beste familia bat topatu zuten etxean, etxea erre zitzaielako haiei. Ez zuten inongo arazorik izan ez zieten ezer kendu-eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek bueltatu ziñien etxera Torrelavegatik, problemaren bat euki zenduen etxien?
- Isabel: Ez. Egon zuazen Teresa ta Fermiña Satorretxekue, etxie erre otsielako. Oseake, gure etxie izen zan erretako ta zeretik, zelan da? Hortik Oiztik erregular ez zan ikusten gure etxie. Ikusten zan Satorretxe ta pentsatzen abien ha zala, egon zielako horrek obusek-edo. Hori kontaten abien ba eurek kontau otsiela, Teresak-eta, fraillie.
- Zelan euken apellidue Teresa horrek-eta? Edo Satorrotzenekuek ezango […]?
- Isabel: Bai. Salegi, bai Fermina Salegi. Harek eon zien ta keba. Harek guri solotik patatak atara ta kamaran, kipulak eta dana. Gorde ein oskuzuen danak. Ta Matilderi te horreri, makatzak batu ta saltzen dotsienari Matildek-eta makatzak ta horrek saldu otsiezen ta ez dotsien kobrau. Eurek datozenien pagau dotsiela. “Petra Bolo” edo esaten otsien hareri.
- Ta horregaittiik zuek, ondo?
- Isabel: Bai, guri ez oskuen kendu ezebez. Fermiñak-eta esaten abien, juten zala jentie, baiña.
- Eurek euezen-eta.
- Feli: Klaro, errespetau.
- Isabel: Ta gero Aureliak, Matilden arrebiek, edo oi arrebiek, aiztak, ba euki aban ezkondute hori, zelan da? Aurelia ba Durangoko bategaz. Baia harek gizonak euki ebazan parientiek Bittoridxan. Ta ha zan zeozer kapittana edo ez dakit zer zan. Ta etorten zan aste guztietan, segun Ferminak-eta Durangora, Aurelian etxie itxitte, ze beti topeten aban zabaldute ta lapurretan eindde. Ta etorten ei zan ta bueno. Zabarterena be jueten ei zan esaten: “ojo, que no falte nada”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia