Isabel Agirrebeitia Uribe
Durango (Bizkaia) (1926)
Biografia
1926an jaio zen Tabirako Zabarte baserrian. Aita berriztarra zuen eta ama durangarra, San Roke auzoko Bustintza baserrikoa; alaba bakarra da. Gerra aurretik, lau urterekin, Izurtzako eskolara joan zen. Gerra Zibilean bonbardaketak hasten zirenean, egunez Mugarra aldera egiten zuten ihes, eta gauez bueltatzen ziren etxera. Durangoko bonbardaketa ostean, Bilbotik Karrantzara joan ziren ebakuatuta, eta handik, Torrelavegara. 90 durangar egon ziren bertako etxalde batean. Gerraostean, Orueko txaletean jaso zituen eskolak bertako mojekin. Senarra ere durangarra zuen, Kalebarrikoa. Bere lehengusina Feli Uribe Alberdirekin batera egin zaio elkarrizketa, bere lehengusinarengana zuzentzerakoan Isabelek hika darabil. Elkarrizketatzaile bat bere semea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-032 | 2010 | Durangoko ahotsak | Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute