Durango (Bizkaia)

Zer edo zer esateagatik, auzokoa kartzelara

Zer edo zer esateagatik, auzokoa kartzelara <p>Feliren aita kartzelan egon arren, ez zuten desberdin tratatzen. San Roke auzoan komentario batzuk egiteagatik, auzoko bat, Txopitenekoa, atxilotu egin zuten eta pare bat gau pasa zituen bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Feliren aita kartzelan egon arren, ez zuten desberdin tratatzen. San Roke auzoan komentario batzuk egiteagatik, auzoko bat, Txopitenekoa, atxilotu egin zuten eta pare bat gau pasa zituen bertan.

Transkripzioa

- Isabel: Harek ba ez. Jo, zelan da? Beti ibiltten zien zeozer hartzen ta: “tan-tan-tan”, kanpaiek hasten zien. Ez zara gogoratzen? Ta jai. “Que habían cogido un pueblo y ala, todos a la calle”.
- Eta monjak, ze esaten otsuen? Iñoiz bota otsuen aurpegire ba “zure aitte kartzelan dau”-edo?
- Feli: Ez, ez, ez.
- isabel: Ez. Ni horregaz ez naz gogoratzen.
- Ta herriko jentiek?
- Feli: Herriko jentiek por ejemplo San Roken-ta bakizu: danok baten azpidxen egon giñien. Haxe zan nausidxe, bestiok isilik.
- Isabel: Baiña segi: “¿ya habéis vuelto rojos. Ahora volvéis?
- Feli: Akordetan naz: “nosotros en San Roque somos gente honrada”. Eta gu tejabanan ezkuteute neba-arrebok. Harek Txopitteneko, zelan zan, Kleta? Kartzelara sartu abien gau bat edo bi erein otsiezan Kletari.
- Isabel: Zeozergaittik.
- Feli: Kleta Txopittenekuei, harei.
- Amama.
- Isabel: Ez, tia.
- Feli: Txopitteneko Jesusen tia bat. Amen aiztie.
- […] sartuko abien kartzelara?
- Feli: Ba zeozer esan abalako.
- Isabel: Zeozer esango juan.
- Feli: Otxarponekuek etorri zien Txopittenera. Ta gu tejabanan barrutik eta aittek: “Etorri zaittie hona, ez daitz zer eta badakit zer”. Guk entzun ein gure, zer harek esaten dabien. Eurek ez oskun, gaba zan-ta. Eurek ez oskuen ikusten eta “nosotros en San Roque”, hori akordetan naz, “somos gente honrada”. Ta ez dakit gau bat ala bi, erein otsiezan karzelan Txopitteneko Kletari. Pixkat txepotxatxue zan, ez dakit ezetuko zendun, iguel. Horren akordue badeket.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia