Usurbil (Gipuzkoa)

Usurbilen fusilatu zuten mutila

Usurbilen fusilatu zuten mutila Martzialen aitaren lagun bat fusilatu egin zuten, aurreko egunean aitaren hiletan egon eta gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Martzialen aitaren lagun bat fusilatu egin zuten, aurreko egunean aitaren hiletan egon eta gero.

Transkripzioa

-Hik esaten dek, gue etxian asko ibiltzen zana zea huan, Batista, Aginaga, Karlos. Gaztaiñan bizitzen hittuan.
Joxe: -Hua afusillatu in zien, bai.
-Hua beti gue etxian ibiltzen [huan], aittan laguna huan. Hua izan huan kanpuan eta geo etorri zanian, eun hartan edo hurrungo egunian, gue aitta zarrak esan emen zion: "Alde in zak hemendikan". "Nik ez det ezer ein eta, nahiago det eta" Hara! Aitten intierrua huan, haren aitten intierrua. Karlos huan aita. Bi haka motzak zizkin, trenak harrapatuta edo. Bai, nik ezautu nik. Ta hala, intierrua bukatu ta seittun eaman zien eta afusillatu zien. Batista huan. Karlos deitzen zzitxoen batzuk baiña Batista huan, Aginaga.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia