Usurbil (Gipuzkoa)

Soldaduak "apopilo" zikinak

Soldaduak "apopilo" zikinak Gerra garaian, Francoren aldeko soldaduek errementeria konfiskatu zieten eta armategia jarri zuten bertan. Etxeko ganbaran ere geratu izan ziren lotan; zikinak ziren soldadu haiek. Soldaduek oiloak lapurtzen zituzten etxetik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-008-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, Francoren aldeko soldaduek errementeria konfiskatu zieten eta armategia jarri zuten bertan. Etxeko ganbaran ere geratu izan ziren lotan; zikinak ziren soldadu haiek. Soldaduek oiloak lapurtzen zituzten etxetik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Armeriya bezela eoten zan, bai. Bi-hiru laun aitzen zien armak konpontzen ta zean. Zaldi pare bat egoten zian ta. Ta gure etxian ganbaran lotan'e bai. Hoitakuak, Francon aldekuak. Ta sarri gaiñea jentia goitik behera pixa eroitzen huan. Cielo raso bazian gue etxiak baiño goitik behera pixa jeixten ... Zikiñak hittuan. Ta oain Felipe Aierben alarguna bizi dan etxi hortan'e, hoi're dana betia egon huan. Ta gue behera jetxi ta oilluak eta ostu ta gora iyo. Etxi horrek zera baitu, nola dakan sukaldia, Andazpek, hortik itten huan eskaillera behera. Hoi jardiña huan. Eta hortikan eskaillerak zizkin. Han gaiñian gurutzia. Hua han huan ta beherako oilloteira atia huan, noizpaiteko bide bat huan. Bai, bai, behera eskaillerak. Gue oilloteira, bueno, guria ez huan, erretorian terrenuak hittun. Guk oilloteia ta hara jeixten huan hoi. Ta handikan jeixten hittuan ta oilluak gue amai ostu ta; gue amak uju earrak ateatzen [zizkin] baiño goorrak hittuan, ez ziyen aitzen.
-Eta zeinek uzten zien gelditzen, edo zergatik gelditzen zien zuen etxean?
-Holaxe etxe askotan, segun nolabaitt... Horik pixkat jefiak holakuak zian, ezta, nik eztakit, ni soldau oandik juteko nau ta baiño. Kabuak edo sarjentuak ze izango zian, bestiak trintxeran ibiliko zian baiño.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia