Donostia (Gipuzkoa)

Aita Donostian izkutaturik

Aita Donostian izkutaturik <p>Tropak Donostian sartu zirenean, etxea soldaduz bete zitzaien. Antoninak gogoan du dena. Militarrak, "gorriak"... zebiltzan alde guztietan. Aita militar baten etxean izkutaturik omen zegoen, etxea miatu zutenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-050-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tropak Donostian sartu zirenean, etxea soldaduz bete zitzaien. Antoninak gogoan du dena. Militarrak, "gorriak"... zebiltzan alde guztietan. Aita militar baten etxean izkutaturik omen zegoen, etxea miatu zutenean.

Transkripzioa

-Eta oin hori esan dezula, hemen gerra etorri zanian bueno, zu jaio ziñan urtian, zure familiyan eta ze, ze, egon zan gorabeherarik?
-Angela: Ombre! Aitta, atta iya hil zuen.
-Antonina: Bai. Sartu zialako.
-Angela: Tropak sartu zianian...
-Antonina: Tropak sartu, eta gu umiak giñan, dana etxe guztiya dana soldauz betia, dana goitik hasi ta behera.
-Angela: Eta aitak alde in zulako e, gorde.
-Zuk gogoratzen dezu zerbait, garai hartakua?
-Antonina: Ombre! Hoixe.
-Angela: Hoi, soldauk, hoik esaten due beti soldauk, dana eskailletan ta, eskailletan...
-Antonina: Eskailletan ta danian, eskailletan. Ta hemen etortzen zan esto militar baten andria gue etxea lota, biyhotzetik zeon, eta zea parrokuen zea zan, illoba, baiño oseake "gorrik", republikanuak'e, pistolakin ta eliza ta, mezetan gendela, e? Goatzen al zea, mezetan gendela atzetik sartu been pistolakin ta, zea geldituazi, meza ta, danak ikeatuta, ombre! Hoi're ikusi gendun.
-Angela: Eta geo aitak uste zuen bi lagun ziala, maixua ta organista. Eta nik hoi goatzen naiz aitak nola esaten zun esan ziyela: "Mire, usted diga la verdad eh, ¿usted es separatista?". "Yo no". Eta: "Porque ya le hemos detenido al maestro". Ta klaro, zan beai ai ziala esaten, bea zan, uste zuen bi laun ziala. Berak bazakin beretzat zala. Ta ordun libre utzi ziyen momentun, ba apaiza eta gure aita eaman zitun militar horrek, apaizen illobak, Donostira. Ta han gorde zitun bere etxian, militarren etxian, klaro hua ez zuen miatuko.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia