Angela Alberdi Arrillaga
Igeldo auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Igeldoko Lizarreta etxean jaioa, “Sakristauena” bezala ezagunagoa. Gurasoak igeldotarrak zituen: ama Bengoetxea baserrikoa zen, eta aita –aitona bezalaxe- sakristaua; maisua zen ogibidez. Bost senide ziren, horietako lau neskak. Igeldon bertan ibili zen eskolan Angela, eta gero Donostiako tailer batera joan zen josten ikastera. Oinez joaten zen, ahizpekin batera: jostera joaten ziren bi, eta plantxatzera beste biak. Haurren arropa egiten aritu zen ezkondu artean, Etxaide kalean. Bi seme ditu. Antonina ahizparekin batera egin diogu elkarrizketa Angelari (argazkian, eskuinekoa).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-050 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-151 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Gallastegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute