Donostia (Gipuzkoa)

Arrosarioa gauero

Arrosarioa gauero <p>Gauero bost misterioko arrosarioa errezatzen zuten, amonarekin batera. Baserri batzuetan hamalau misteriokoa errezatzen zuten. Norbait hiltzen zenean ere, bere baserrira hurbiltzen zen jendea, eta bertan arrosarioa errezatzen zuten denen artean, hildakoaren omenez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-050-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gauero bost misterioko arrosarioa errezatzen zuten, amonarekin batera. Baserri batzuetan hamalau misteriokoa errezatzen zuten. Norbait hiltzen zenean ere, bere baserrira hurbiltzen zen jendea, eta bertan arrosarioa errezatzen zuten denen artean, hildakoaren omenez.

Transkripzioa

-Eta bazeon jaunartzia iteko problemak eukitzen zitunik dotriña ez jakiteagatik-eta?
-Angela: Bai baiño ordun dotriña danak jakiten zuen, jakin beharko! Jaio orduako errezatzen e! Ez zea, etxetik ateatzeako, zuek parra ingozu e, baiño nik ne semiairi: "Gurutzia iñ al dezue? Oraziyuak errezatu al dituzue?". Ombre, obligaziyua zan hoi.
-Antonina: Gu amonakin.
-Angela: Amonakin.
-Eta amona orduan zuekin bizi zan?
-Angela: Bai aita, izeba soltera bat eta amona ta, ama ta aitta ta, geo bost.
-Eta amona orduan oso, errosariyua ta?
-Antonina: Amona?
-Angela: Ombre baiño ordun denak e, ordun etxe guztitan e, ta hemen bost misteriyokua baiño basarri askotan hamalaukua e.
-Antonina: Hamabostekua, hamabostekua...
-Angela: O hamabostekua o... Nik behin errezatu det hua, Bordan.
-Antonina: Bordan. Hiltzen zanian e etxietan, zea eoten zan...
-Errosaiyua?
-Angela: Errosaiyua bai.
-Antonina: Eta errosaiyua bai, han baserritan.
-Angela: Basarria juten giñen errosaiyua errezatzea, korrika lanetik etorri, eta...
-Antonina: Launen etxia zan-ta.
-Angela: Launen etxia zan ta errosaiyua errezatzea korrika, ta jendia hola e barra-barra e.
-Antonina: Ta geo ematen zuen jateko eo eateko eo zoze ematen zuen batzuk.
-Angela: Bai batzuk baiño bestiak, Bordan ez gendun ezer'e.
-Antonina: Hoixe.
-Angela: Baiño, hala zan ohiturak.
-Eta zenbat denboran? Han hiltzen zanian kajan bertan eoten zan, ezta?
-Angela: Etxian, bai bai dana etxian.
-Eta errosariyua, ta?
-Angela: Errosaiyua gabian, osea bai ta hurrungo eunian ya, hurrungo eunian ya hilletak-eta, baiño hua hartan bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia