Donostia (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean, aita hil zioten

Gerra hasi zenean, aita hil zioten <p>Andrestegin bizi izan zen umetatik, amarekin, amonarekin eta izeba-osabekin. Gerra hasi zenean, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten. Azaroaren 7ra arte, ama egunero joan zen bazkariarekin kartzelara, baina egun hartan esan zioten libre utzi zutela. Ez zen egia. Askoz geroago jakin zuten Hernanin hil zutela, egunkariaren bitartez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-024-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andrestegin bizi izan zen umetatik, amarekin, amonarekin eta izeba-osabekin. Gerra hasi zenean, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten. Azaroaren 7ra arte, ama egunero joan zen bazkariarekin kartzelara, baina egun hartan esan zioten libre utzi zutela. Ez zen egia. Askoz geroago jakin zuten Hernanin hil zutela, egunkariaren bitartez.

Transkripzioa

-Ta ordun ba gerra hasi zanian izango zan, e, bakit, “esto”… E, urrian hogeita beatzin aita harrapatu zuen, eta izango zan osteunakin. Zeatikan “época” haiyetan jai izaten zan osteuna atsaldetan. Eta ne anaya ya juten zan eskola, ta ordun egun hartan jai zun, eta jun… jun zan nere ama amona bixitatzea, egun hartan. Eta geo etorri zanian billatu zan esan ziyola aldamenekuak, Isabelek: “Josepa, Poli kartzela eaman dute”. “Keba!”, ta “bai”. Ta ordun esan ziyon: “Utzi tzazu hemen umiak”. Nik ez dakit zenbat denbora, baiño beak askotan hoi kontatzen zun, zeatik amak esaten zun: “Nik hoi ez det behin ere estimatuko andre horrei ze in zun zuekin egun hartan”. Eta “jun zaitea kartzela”, eta jun zan, ta etorri zan ta: “Bai, han do. Eta eskatu nun manta ta afariya”. Eta orduan beak esaten zun: “Ni etortzeako bea ya afariya zuei emana zan”. Ta klao, pentsatuko dezun, pentsatuko dezun bezela, gui oyera sartuko zigun, baiño bea? Ze gaba pasako zun! Jun zan hurrungo egunian bazkariyakin ta gauzakin, eta azaroak zazpi arte eunero-eunero bazkariyakin. Eta jun zianian azaroan zazpiyan, etxea bialdu zituela. Ezetz, etxea ez ziala azaldu! Eta ez zala etxian. Beak jakingo zuela noa jun zian. “A, bai? Guk jakin in behar deu gue gizonak… noa, nun den”. Zeatikan beak esaten ziun kamioitikan… Bueno, malkuak ateatzen zaizkit askotan, e, esateakuan. Kamioitikan karraxik nola iten zituen: “Mujeres, querer a nuestros hijos”. Eta bat omen zeon, harren gizonen hotsa iruitu omen zitzaiyon. Eta harrek beti gauza hoi: “Nik ne gizonen hotsa sartuba dakat”.
-Jooo.
-Bea balin bazan ez balin bazan, harrei hoi iruitu zitzaiyola.
-Eta Ondarretako kartzelan eon zan?
-Bai, e, “esto”… urria hogeita beatzitikan azaroan zazpi arte. Ta azaroan zazpin eaman zituen. Ta eaman zituen, geo jakin gendun, Hernania. Ta Hernanin bakiu han hil zutela, zeatikan egunkariak bere egunian, Egunkaria zan ordun, ekarri zun... beira, “precisamente” argazki hoi handikan ateria do. Argazki hoi, eta esan zun hor ezautzen zana zala bakarrikan, argazki hortan, Donostikoak nola zian labak: Hipolito Berasategi. Eta hoi da nere aita. Eta klaro, orduan ba periodiko hoi in gendun hartu.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia