Donostia (Gipuzkoa)

Aitaren argazkia egunkarian

Aitaren argazkia egunkarian Ez zekien egunkariko argazkiko lau gizonetako zein zen bere aita, eta auzoko emakume bati galdetu zion. Kamioietan eramaten zituzten. Argazkiko besteak zein ziren ez daki. Gorpua ez da agertu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-024-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez zekien egunkariko argazkiko lau gizonetako zein zen bere aita, eta auzoko emakume bati galdetu zion. Kamioietan eramaten zituzten. Argazkiko besteak zein ziren ez daki. Gorpua ez da agertu.

Transkripzioa

-Eta anaiyak esaten zun bat, baiño bea nola banekin nun zan bizituba, hango laun batei ne periodikuakin, boltsan eamaten nun, eta esan niyon. Nik bezala dauka izena: Pepi. Eta esan nion: “Pepi, aber, hau eakutsi bihar dizut /biaizut/”. Hola, “hau da zue aita”. Hua besarkada eman niyona andre horrei! Esaten du /esateu/ beak, e! “Horrek eman ziten /emantziten/ besarkada iñork ez daki”.
-Klaro, zuk ez zenun ezautu eta...
-Ez.
-Eta zure aitakin batera beste zenbat eraman zituzten badakizue edo ez?
-Kamioitan. Ideaik´e! Kamioitan eamaten zituen, eta ezta ikusi´re. Baiño geo argazki hoi nunbaitetikan atea zan, eta ordun argazki hortatikan egunkariak jartzen zun egun hartan hoik nola lau Donostikuak zian, eskribituta atzetikan: «Somos cuatro de Donosti, por si algún día nos reconoceis». Eta han izena nere aitan bakarrikan jarri zuen. «El único reconocido en esta foto, Hipolito Berasategi”. Ta hoi da nere aita.
-Eta hori… baiña hori handik urte askora, ezta?
-Bai, bai, bai.
-Orduan zuk zure aitan fotografiarik ikusi... ez, hori, fotografiarik ikusi gabe...
-Bai, e, bai, hemen... zea badet bat, bere bodakua. Bueno, bere bodakua, hoi ezta? Bodakua, eta beste bat nere anaiya txikiya zanian besotan. Osea, hoik ikusiyak ditut, bai.
-Eta bizimodua, orduan... Gero, bueno, gorputza-eta ez zan azaldu, ala…?
-Oaindik ez da azaldu.
-Ez da azaldu?
-Hiruroigeita hamahiru urte itea dijua, zeatik sartzen dan hille hontan ingoitu hirurogeita hamahiru… Bai, ni hamabost urte itea nijoa… E, esto, harrapatu zuela, eta ya amak ez zion /etzion/ gehiyo ikusi. Kartzela eamaten ziyon bazkarik eta gauzak, ta ya amak ez ziyon /etziyon/ gehiyo ikusi. Eta klaro, esaten zun, nik hogeita bat hillabetekin, ba hoi… beak, beak, e… Eta esaten zuena: Hara jun giñan ta hola ta hola esan ziguen /esantziguen/ ta etxea. Ta ezetz, ta ezetz. Eta ez paldin bagendun paliza haundi bat hartu nahi, alde iteko handikan. Ta berriz´e etxea etorri behar. Istoriya hoi da aitana dakitena.
-Orduan lorak nun jarri ere ez daukazue, ez?
-Batzuk, klaro... suposatzen gea Hernanin eongo dala, baiño eske batzuk, e, eaman zituen “al valle de los caidos”, baiño nik hoi aitu nunian... ez dakit, telebisiyuan aitu nun eo aituko nun radiyuan, hoik ziala hemengo jendia... e, igual Asturiasen ta /da/ hildakuak, haik “al valle de los caidos”. Baiño guria Hernanin da.
-Bai, bai.
-Ta ordun ez dakiu /eztakiu/. Suposatzen gea Hernanin eongo dala, baiño... ez dakiu /eztakiu/.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia