Pepi Berasategi Etxeberria
Donostia (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Benta Berrin jaioa, 21 hilabeterekin Andrestegi etxera (Ibaeta) joan zen bizitzera, amarekin eta anaiarekin. Amonarengana. Izan ere, gerra hasi zenean aitari Lizarriturri xaboi lantegira bila joan zitzaizkion; Ondarretako kartzelara eraman zuten, eta gero desagerrarazi. Hernanin hil zutela uste du, baina ez daki non lurperatu zuten. 31 urte zituen. Min hori barru-barruan dauka oraindik Pepik. Amak etxez etxe garbitzen egin behar izan zuen lana, eta etxean gabardinak josten ere bai, izebarekin eta, familia aurrera ateratzeko. Pepi amonaren arrimuan hazi zen. Baratzean, enkarguak egiten, errekan arropa garbitzen… Lehenengo esklabetara joan zen eskolara, eta gero "Nuestra Señora de Lourdes" ikastetxera, Antiguako elizaren ondoan. 17 urterekin "Confecciones El Barato"n hasi zen lanean, eta ezkondu arte ibili zen bertan; La Perla inguruan zegoen tailerra. Oinez joaten zen egunero. 19 urte inguru zituenean, jatetxea jarri zuten Andrestegin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-024 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-157 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Gallastegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute