Eibar (Gipuzkoa)

Lauaxeta eta `Gudari´ aldizkaria

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-107-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lauaxetarekin jardun zuen lanean `Gudari´ aldizkarian. Gernikara joatekoak ziren biak elkarrekin, bonbardaketaren hurrengo egunotan, baina Julio azkenean Bilbon gelditu zen. Orduantxe harrapatu zuten Lauaxeta eta ondoren fusilatua izan zen. `Gudari´ aldizkariaren inguruko azalpenak; izan zituen aldaketak. `Euzko Gudarostea´ aldizkaria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Eta nik badakit –bueno, esan didate– Lauaxetarekin harreman berezia izan zenuela zuk, Julio.
– Bai. Ni izan nintzan berakin ‘Gudari’ rebista etara genduana. Eta berakin lana egin nun.
– ‘Gudari’ rebistan egin zenuen zuk berarekin lana…
– Berakin lana. Eta giñan Gernikara juteko alkarrekin, hamen Donostiako edo Franziako kazetari batekin. Eta atzenengo orduan ni Bilbon geldittu nintzan, bonbardeoko argazkixen zain. Eta jun ziran bixak. Eta han erori zan prisionero Lauaxeta eta gero halan fusilatu egin zuten. Eta nik jarraittu nun ‘Gudari’ ateratzen, klaro, bera gabe. Hantxe ezagutu nun nik Lauaxeta. Berakin lana egin nun, bai.
– ‘Gudari’ rebistan lana egin zenuenean, orduan, ezta?
– Bai. Eta gero ha erori zanian neuk bakarrik eraman neban, gaiñera, rebista guztia.
– Zeuk eraman zenuen gero, e?
– A, bai, gero bai. Nik... Badago... Gero kolekzio bat egin zan. Numero guztiak bildu ziran eta han ipintz... esaten dot… historia egitten det ‘Gudari’kua eta nola Lauaxeta erori zan eta dana.
– Orduan zuek elkarrekin aritu zineten lanean.
– Bai, bai, bai, bai.
– ‘Gudari’ rebistan.
– Lehenbizi ni… ‘Euzko Gudarostea’n giñan. ‘Euzko Gudarostea’n lehelengo egunetik ekin netsan nik lanian. Eta bera be ‘Euzko Gudarostea’n zeon. Eta ‘Gudari’ atera eta lehenbizi, ba, asteroko bezela, baiña periodiko bezela, moduan. Eta gero Lauaxetari etorri zaion burura rebista egin bihar zala, "revista gráfica" esaten dana erderaz. Eta ni orduan, ba, Azkueri baimena eskatu zaion, komandantiari, ta eraman [nion] ba Lauaxetakin berakin lana egitera. Eta halan lana alkarrekin egin gendun. Bai.
– Eta zer eratako informazioa ematen zenuten egunkari hortan?
– Ez zan egunkaria, asterokua zan, e!
– Bueno, asterokua, asterokua.
– Zan "revista gráfica" erderaz esaten dana. Bai, bai, bai. Hor artikuluak-eta ziran eta gero argazkiak eta. Grafikua zan, gudarixendako. Ateratzen zanian hori, ba, batailloi bakotxari zenbakiak bialtzen ziran. Eta gero, sobratzen ziranak saldu egitten ziran Bilbon ta herrixetan, klaro.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia