"Agur" esateagatik salatua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: DUR-032/031
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Beste pregunta bat be gure dot eittie. Zuekin eon zan Matilde Zabarte. Ta Matilde Zabarteri ze pasatu jakon behin Durangon, gerraostien?
- Isabel: Ba Matilde Zabarteri pasau jakon: etorri zan Durangotik etxerantza, bueno gure etxerantza. Ta han zelan da? Txaleta eon zan Roke esaten otsiena, gero Imazenak erosi abien txaleta. Ta han bizi zan Roke ta bizi zien Celia, Saratxaga ta aitte ta ama ta Mari Saratxaga. Ta harek han eon zien ba, ta: “¿ya habéis venido Matilde y no sé qué…?”, “Pues, sí.” “y”, “bueno”, “agur!”. Ta orduen ba paseu zien, pentseten dot ziela, fijo ez dakit e! Baiña Anita Soloaga ta bateroren batzuk. Ta denunziau ein abien kartzelara sartzeko. Baiña Alberto eon zan justo…
- Baiña zein zan denuntzidxe?
- Isabel: Zein zan denuntzidxe? Pues, hori ez dakit. Hori ya denuntzie ez dakit “pero sería, roja”.
- Ez, baiña “agur” esan abalako?
- Isabel: Hombre, klaro ez ba!
- Feli: Edozergaittik. Prohibidutte euki geñun euskera eittie be.
- Eta zenbat, ze denbora ein aban kartzelan?
- Isabel: Ez aban ein. Ez abien sartu, ze Alberto etorri zan etxera ta armau aban “la de Cristo”.
- Alberto zan, Matilderen neba?
- Isabel: Neba. “Capitán de barco”. Ya horrek iguel ezetuko dau semie. Bueno bai, baiña gero esango dotset nor dan. Iguel jakingo dau-ta zelan da, ha? Txulopapeo! Harek kendu otson denuntzidxe Matilderi. Egon zan lehen enbarazada Milagaz.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!