Andoain (Gipuzkoa)

Bi anaia gerran

Bi anaia gerran <p>Anaia "Batall&oacute;n de Trabajadoresen" egon zen Santander aldean. Bi anaiek egin zuten alde etxetik gerra hasi zenean, Rokek gogoan du aitak anaiari esandakoa arma bat etxera ekarri zuen egunean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaia "Batallón de Trabajadoresen" egon zen Santander aldean. Bi anaiek egin zuten alde etxetik gerra hasi zenean, Rokek gogoan du aitak anaiari esandakoa arma bat etxera ekarri zuen egunean.

Transkripzioa

- Eta "batallón de trabajadores" hartan eo nun eondu zan zure anaia?
- Oi! Santanderren'e bai. Gure aitta zanak aitua izan diyot Santanderra're jun zala ta. Gaztiak zian, hemezortzi, hemezazpi urte eo hola ordun; hamasei urtekin alde in zun ta. Ta gero, han handik atea zuenian; delituik ez zun ezer izan mutiko koxkorrak, seitun handikan atea ta soldadu in zan.
- Ta zu akordatzen al zea nola alde in zuen etxetik?
- Ni akordatzen naiz seme zaharrena o anai zaharrena behin etorri zan etxea ta hola mahaiyan gaiñian, holako pistola eo "revólver" beltz haundi bat mahaiya gaiñea jarri zun, ta aittak errita eman ziyon. Ta ordun harek izango zittun hogei urte eo hola, hurrungo urtian hil zan ta. Ta esan diyo "Nik ez diat nahi hemen holako armik e etxian" esan ziyon.
- Aittak?
- Bai. Ta gero, hoik sartu zianian, treintaiseisian hoik sartu zianian [...] jun zan ta gero han hil zan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia