Urnieta (Gipuzkoa)

Emakumeen jarrera beheramenduen aurrean

Emakumeen jarrera beheramenduen aurrean Gerra garaian, emakumeei ilea mozten zieten zigor gisa. Udaletxera joan, eta han mozten zieten ilea. Negar eta negar aritzen ziren emakumeak orduan; baina, gero, umorearekin hartzen zuten kontua. Emakume haiek euskarazko antzerkian ibiliak ziren, eta horregatik zigortu zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-014-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, emakumeei ilea mozten zieten zigor gisa. Udaletxera joan, eta han mozten zieten ilea. Negar eta negar aritzen ziren emakumeak orduan; baina, gero, umorearekin hartzen zuten kontua. Emakume haiek euskarazko antzerkian ibiliak ziren, eta horregatik zigortu zituzten.

Transkripzioa

- Eta illia moztiana, bueno...
- Aiuntamentua deitzen zittuen. Bost... Sei haidi. Jun zian, aiuntamentua jun zian, ta raka-raka-raka, barberuai deitzen ziyuen, ordun barberua esaten geniyon, eta raka-raka-raka. Negar ta negar denak. Gero parrez e? Gero bakarrik [...] "hoi dek piura" ta "hoi piura" ta "hoi piura".
- Baiño tragua e? Hoik seiñalatuak izango zian ta.
- Bai, hoik zian ba geo antzerkiya iten gendunak, kuadrilla hoi giñan denak. Nei, nei ez zien, nekin ez zian sartu, baiño bestekin bai.
- Neska hoik danak antzerkiyan ibiltzen zian.
- Bai. Haiek? Bai. Nere anaiya're bai, ta nere ahizpa zaharrena, bueno, "aquélla era de los papeles más importantes" in zuna. Dena euskeraz e?

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia